Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/13
Sondikako EAJ-PNVk Xabier Zubiaur izango du alkategai
Hautai berriak Gorka Carro alkateak martxan jarritako proiektuekin jarraituko du
Sondikako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak Xabier Zubiaur aukeratu du maiatzean ospatuko diren udal hauteskundeetarako hautagai izan dadin. Zubiaur Sondikako jeltzaleen zerrenda burua izango da oraingo alkate Gorka Carrok kargua utzi ondoren. Carrok Zubiaurri emango dio lekukoa alkatetzan hiru legegintzaldi egin ondoren.
Xabier Zubiaurrek 41 urte ditu, ezkondua da, bi alabaren aita da eta ingeniari industriala da lanbidez. "Ilusio handiz eta gogotsu" hartu du bere herriko jeltzaleen hautagai izateko ardura "argi daukat krisi egoera honetan gauza gehiago egin beharko ditugula baina baliabide gutxiagorekin".
Hurrengo lau urteotarako kudeaketa lanari begira esan du "administrazio gardena eta herritarrei irekia" mantentzeko lana egingo duela. Gorka Carrok hainbat egitasmo jarri ditu martxan, besteak beste etorkizuneko haurreskola eta HAPN gauzatzea "eta guk jarraipena emango diogu orain arte egin den lanari".
Esparru ekonomikoari eman beharreko bultzada ere bada bere helburuetako bat, eta testuinguru horretan dago toki merkataritza sustatzea "dendarien elkartearen hazia ereinda dago" eta Zubiaurrek garrantzitsu jotzen du sektore hau indartzen segitzea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25