Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/15
Unai Andrakaren jarraipena babestu dute Lemoizen
Oraingo alkatearen erronka izango da Udalak herritarrekin dituen harremanak eraldatzen segitzea
Unai Andraka, berriz ere, alkate egiteko helburuarekin aurkeztuko da maiatzeko hauteskundeetan. Andrakak 2011n hartu zuen Lemoizeko aginte makila, Pedro Botejara jeltzalearen lekukoa hartu zuenean.Lemoizeko Uri Batzarrak Andraka aukeratu du maiatzeko hauteskundeetarako hautagai. Bere lana eta Udalean egin duen kudeaketa funtsezko izan dira herrikideen aho-bateko babesa jasotzeko orduan.
Andrakak esperientzia handia du EAJ-PNV-ren barruan. EGIren herrialde batzarraren idazkaria izan zen eta EGIren aberri kontseiluko arduraduna. Udal esparruan Uri Buru Batzarreko kidea izan da sei urtetan eta lehendakari beste hiru urtetan.
Andrakak urteotan jasotako "babesa eta konfiantza" eskertu du eta herritarrekin "konpromiso irmoa" hartu du "Udal hurbilagoa lortzeko ahalegina egiten segitzeko". Zentzu honetan, bere helburua izango da arazoak konpontzeari edo eskariei erantzuteari ekingo dion Udala lortzea. Gauza guztien gainetik azpimarratu du urte hauetan guztietan EAJ-PNV-ren udal taldearen helburua izan dela zintzotasuna, gardentasuna eta lan ona bermatzea.
Lemoizeko alkategaiak orain arteko bideari ekin nahi dio, udal zerbitzu eta azpiegiturak hobetuz eta herrikideen bizitza kalitate hobea lortzeko. Egindako lanen artean egon dira udal kutxa bide onera eramatea, Andrakako errotonda berria, araztegia martxan jartzea eta kirol azpiegiturak hobetzea, bereziki ume eta gazteentzat.
Nekazaritza teknikaria da lanbidez, ezkondua da eta seme eta alaba baten aita. Lemoizeko alkatea ehiza du zaletasun eta ahal duen guztietan praktikatzen du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25