Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/16

José Manuel Coterón jeltzalea hauteskundeetan aurkeztuko da Turtziozeko Alkatetza berriz lortzeko helburuarekin

Oraingo alkateak bigarren agintaldia egiteko asmoarekin aurkeztuko da kudeaketa gardena eginez eta "Turtziozeko herritarrei kale ez egiteko helburuarekin"

rss Ezagutzera eman
José Manuel Coterón jeltzalea hauteskundeetan aurkeztuko da Turtziozeko Alkatetza berriz lortzeko helburuarekin

ARGAZKIA JAITSI

Uri batzarrak aho batez babestu du José Manuel Coterón alkatea, Turtziozen EAJ-PNV-ren zerrenda-buru izan dadin. "Pozik egoteko arrazoia da eta harro egoteko moduko gauza, alderdikideek berriz ere alkategai izendatzean erakutsi didaten konfiantza", esan du Coteronek. Ilusioz beteta dago erronka berriari ekiteko orduan.

José Manuel Coterón hautagai jeltzalea bidaiarien garraio enpresako lege ordezkaria da lanbidez, ezkonduta dago eta bi seme ditu. Bere asmoa da "herritar bakar bati ere kale ez egitea eta egunerokotasuna gardentasunez era normaltasunez kudeatzea". Gaineratu duenez, "une honetan egoera ekonomikorik onenean ez gauden arren, gure herriko biztanleei onurak ekarriko dizkieten egitasmoak egitea eta martxan dauden egitasmoekin jarraitzea dut helburu”.

Turtziozeko alkate gisa egiten duen lana Bizkaiko Bolo Federazioko presidente gisa dituen ardurekin uztartzen du. Aitortu duenez sarritan praktikatzen duen kirola da.