Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/18

Ainara Zelaia izango da, berriz ere, Fruizko Alkatetzarako hautagaia

Zelaia indartsu dago herritarren ilusioak pizteko egingo den hauteskunde egitasmoa aurkezteko

rss Ezagutzera eman
Ainara Zelaia izango da, berriz ere, Fruizko Alkatetzarako hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

Ainara Zelaia aukeratu dute Fruizen, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrenda-buru. 41 urteko fruiztar honek ibilbide luzea egin du udal kudeaketan, ez bakarrik Udalaren ardurak hartuta, baizik eta baita zinegotzi lanetan ere, bi legegintzalditan.

Fruizeko uri buru batzarreko kideek Zelaiaren hautagaitza defendatu dute, urteotan egin duen lana goraipatuta eta "oso ondo" baloratu ondoren. Zelaia ilusioz beteta sentitzen da eta Alderdiari bere esker onik zintzoena adierazi nahi izan dio berarengan jarri duen konfiantzagatik. " Ia lau urte eman ditugu udalerriaren etorkizuna hobetzeko egitasmoak gauzatzeko ahaleginean. Une honetan indartsu sentitzen naiz fruiztar guztientzat ilusio pizgarria izango den hauteskunde egitasmo berria aurkezteko", gaineratu du.

Agintaldi honetan gobernu taldearen eta Zelaia alkatearen apustua izan da "herriari zerbitzuak ematea", besteak beste, lehengo eskoletan egin diren gimnasioa eta gaztelekua. Zentzu berean esan duenez "hurrengo urteotarako helburua da herriko bizimodua dinamizatzea, lo egiteko herria izan ez dadin". Era berean azpimarratu nahi izan du Fruiz herriak etorkizunera begira duen potentziala. EAJ-PNVren alkategaia Zuzenbidean lizentziatua eta bi alabaren ama da.