Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/17
Gorka Garatek lideratuko du lehen aldiz Atxondoko EAJ-PNVren Udal Taldea
“Nire asmoa da herrikideen kezkak eta ardurak jasotzea eta horiei guztiei erantzun ahal izatea", esan du Garatek maiatzeko hauteskundeei begira
Gorka Garate, Atxondoko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrarren presidenteak, udal batzarraren ahobateko babesa jaso du eta "zintzotasun osoz" eskertu du alderdiak Durangaldeko herri honentzako egitasmoa lideratzeko eman dion aukera. "Oso pozik nago, eta aldi berean ardura handia ere bada, Atxondo herriak gaur egun beharrizan asko dituelako eta nire desioa delako herritarren kezkak eta ardurak jasotzea eta guztiei erantzun ahal izatea", esan du hautagai jeltzale berriak.
Ezkondua da, hiru seme-alaba ditu eta ingeniari industriala da. Hurrengo hauteskundeetarako hauteskunde egitasmoak "aldi berrietara egokitutako proiektuak" jasoko ditu "gaurko denboren araberako egitasmoa, esperientziarekin egina eta eskualdean ondo errotuta", esan du Garatek. Hautagaiak azpimarratutakoenen artean dago "Udala oraingo egoera ekonomikotik ateratzea eta ilusio eta egitasmo berriak sortaraztea". Gainera, biribilgunearen lanekin hasi eta Barraskiko arazoarekin amaitu nahi du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25