Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/19

Iñaki Totorikaguena: “Iurreta herrigunea berriztatu behar dugu eta behin betiko konpondu behar dugu foru errepidearekin dugun arazoa”

Hautagai jeltzaleak 45 urte ditu eta oso kirolzalea da. Bere helburu nagusia da 6 kofradiatan banatzen diren 14 auzok osatutako udalerri hau hobetzen segitzea

rss Ezagutzera eman
Iñaki Totorikaguena: “Iurreta herrigunea berriztatu behar dugu eta behin betiko konpondu behar dugu foru errepidearekin dugun arazoa”

ARGAZKIA JAITSI

Zuzenbidean lizentziatua, zinegotzi lanak (1999-2007) uztartu behar izan zituen aseguru enpresa bateko departamentu juridikoan zuen lanarekin. 2007 urtean alkate bihurtu zelarik, Udal Erakundearen babesa jaso du maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan EAJ-PNVren zerrenda buru izateko.

Totorikaguenak herria definitzeko orduan esan du toki adeitsua dela eta euskal tradizioarekin lotutako hainbat ekimen garatzen direla. "14 auzok osatutako herria da,eta hauek 6 kofradiatan banatzen dira. Hurrengo legegintzaldirako erronkarik nagusiena izango da hirigunea berriztatzea eta hobetzea. Baina ez dugu ahaztuko etxebizitza berriak eraikitzea, bereziki gazteentzat, eta nekazal guneetako azpiegiturak hobetzeko lanak".

“Foru errepidearen arazoa ere konpondu behar dugu, herria bi gunetan banatzen duelako: gune berria eta gune zaharra. Banaketa honi behin betiko konponbidea bilatu behar zaio, Iurretaren garapena ekarriko lukeelako. Horretan ari gara eta herritarrek helarazi nahi dizkiguten ideiak jasotzeko prest gaude", gaineratu du EAJ-PNVren alkategaiak.

Iñaki Totorikaguena Iturburu auzoan indarberritzen da "hantxe jaio nintzen, eroso sentitzen naiz bertan. 6 eta 10 urteko semeak ditut eta beraiekin joaten naiz txirringa-txangoak egitera. Gustuko ditut musika eta zinema, eta betiko Athletikzalea naiz. Aurten hauteskundeak irabazi eta Kopako finalean nagusituko gara. Aurten bai!!”.