Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/20
Iñaki Barrenetxea izango da, lehen aldiz, Lemoako alkatetzarako hautagaia
Esperientzia handia dauka udal kudeaketa esparruan. Barrenetxeak enpresa izaerako egitasmoen aldeko apustua egin nahi du eta "langabeziarekin amaitzea" du helburu.
Lemoako EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez aukeratu du Iñaki Barrenetxea hurrengo udal hauteskundeetarako alkategai izan dadin. Kargua "ilusio eta ardura handiz" jaso du eta "herrikideen alde" egingo duela baieztatu du.
Barrenetxea administrari komertziala da lanbidez, eta gaur egun ere bada Lemoako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren presidentea. Eskarmentu handia dauka udal kudeaketan, 20 urtetik gora egon baita gobernu taldean. Alkateorde izan da eta hainbat informazio batzordetan parte hartu izan du, besteak beste Hirigintza eta Ingurumen batzordeetan.
Hurrengo legegintzaldira begira, Barrenetxeak enpresa izaerako egitasmoei eta hirigintza proiektuei ekin nahi die. Alde batetik, Arraibi auzoan dagoen arazoa konpondu nahi du eta,beste alde batetik, umeentzako parkeak estali nahi ditu "hori delako herrikideek eskatzen dutena". Udalerri osoan zehar egin behar den urbanizazio lanaz ere "Lemoako langabeziarekin amaitu behar da, hori baita Udalaren lehentasun nagusienetakoa".
Bere aisialdian gustuko du bolatokian aritzea, eta sarritan praktikatzen duen kirola da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25