Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/21
Pedro Mari Balenziaga: “Berriatuak potentzial eta ibilbide handia dauka herri atsegin moduan egiteko eta hazten jarraitzeko”
EAJ-PNVren hautagaiak auzokideak partaide egin nahi ditu protagonistatzat hartuz: “guztiok dugu parte hartzeko eskubidea”
Pedro Mari Balenziagak bere ibilbide politikoa zinegotzi moduan hasi zuen 1991-1995 legegintzaldian Herri Aukera hautagaitza independientean. 2011ean izan zen aukeratua zinegoitzi jeltzale eta, orain, EAJ-PNVren hautagaitzaren buru da berriro.
69 urte dituen gizon honek, bizitasun handia du eta erretiroa heldu zitzaion arte nazioarte mailako empresa baten salmenta-areako buru izan zen. Enpresan lizentziatua da eta Eika kooperatiba insdustrialaren sorreran parte hartu zuen. Halaber, Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxeko kontseilu errektorearen kide izan zen hamabi urtez.
Pedro Marirentzat hurrengo legegintzaldirako erronka “herri eta eskualde mailan eragina duten erakundeen arteko erabakiak hartzea da”. Erabaki hauek, ekonomiaren inguruan epe ertain eta luzera hartu beharrekoak lirateke Lea-Artibaik dituen berezko eta onurazko ezaugarriak kontutan hartuz. Eta “Berriatuak potentzial eta ibilbide handia dauka herri atsegin moduan egiteko eta hazten jarraitzeko”, dio.
Balenziagak bi seme ditu eta egunero ohiko kirola egitea gustatzen ziola azpimarratzen du: “Ahal bada, mendian, bi orduz”. “Gizarte-gaietan inplikatzea gustatzen zait eta nire herriarekin lotuta dauden proiektu zehatzak zabaltzea gustokoa dur”, esaten du EAJ-PNVren ordezkaria.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25