Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/24
Zornotzako EAJ-PNVk Amorebieta-Etxanoko Udalerako hautagai zerrenda aurkeztu du
Zornotzako alkategaiak, Andoni Agirrebeitiak, esan du Amorebieta-Etxano hazi arazi” lelo bat baino gehiago dela. “Gure erronka da, gure eginkizuna da eta horretan tematuko gara", gaineratu du
Andoni Agirrebeitia Abendibar, EAJ-PNVren Amorebieta-Etxanoko Alkatetzarako hautagaiak, ondoan izan ditu Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea; Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia; Unai Rementeria, EAJ-PNVren Bizkaiko ahaldun nagusigaia, eta David Latxaga, Amorebieta-Etxanoko alkatea.
Agirrebeitiak esan du “hacer crecer Amorebieta-Etxano Amorebieta-Etxano hazi arazi” lelo bat baino gehiago dela, eta gaineratu du “gure erronka da, gure eginkizuna da, eta horretan tematuko gara. Ez dago eraikuntza sozialik desberdintasunak badaude, pertsonak eta biztanleriaren zati bat krisialdian harrapatuta geratzen badira. Horregatik, hazkunde ekonomikoaz gain, solidaritateak eta politika sozialak gidatu behar dute gure zeregin instituzionala”.
Hauteskunde programa egiterakoan, Zornotzako EAJ-PNVk ‘Sarean’ izenez ezagutzen den ekimen parte-hartzailea dauka, udalerriaren onerako ekintza zehatzak proposatzeko eta baloratzeko partaidetzarako erreminta zuzena eta irekia. Horretaz gain, 318 herritar harremanetan jarri dira Andoni Agirrebeitiarekin eta herria hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen hainbat proposamen helarazi dizkiote Amorebieta-Etxano hazi arazteko.
Andoni Agirrebeitiak hautagai zerrenda aurkeztu du eta baita hurrengo agintaldirako hiru ardatz estrategikoak eta Amorebieta-Etxanorako 2015-2019 epealdirako 10 lerro edo ildo nagusiak ere:
Hiru ardatz estrategikoak honakoak dira:
1. GIZARTEA sendotu: enpleguaren bilaketa, gazteen artean batez ere, lehentasunezko jarduera; egun dauden gizarte zerbitzuen mantentzea, eta iruzurraren jazarpen irmoa.
2. Gure NORTASUNAZ harrotu: kulturaren eta kirolaren bitartez, parte hartzea eta gazteen inplikazioa tresna izanik, zornotzarra izatearen harrotasunaren sustapena.
3. Gure INGURUA hobetu, herriaren eraldaketarekin jarraitu: herriko erdigunea era jasangarrian hobetu, azpiegitura berriak eraiki eta interkonexioak hobetu eta sortu.
Bere aldetik, 10 ildo nagusiak dira:
1. Enplegu eta sustapen ekonomikoko bulegoa sortu behar duten guztiei informazioa eta aholkularitza emateko gertutik, era integral eta pertsonalizatuan, lana topatzeko aukerak handitzeko edo/eta hobetzeko asmoz eta enpresei pizgarriak eman ekonomia sustatzeko.
2. Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatu eta lagundu Jan Alai eta Haizetara ekimenak bezalakoak eginez. Turismoa indartu eta garatu gure herrian azaleratzen ari diren sektore ekonomikoen artean baitago.
3. Gure herriko zerbitzu soziosanitarioak handitu, bai Nafarroa Zentroan bai anbulatorio berrian, instalazio hobeekin eta zerbitzu gehiagorekin.
4. Arreta berezia ipini familietan eta haren beharrizanetan, umeen jolas-lekuak hobetuaz. Zubiondo inguruan jolasgune estalia gaitu.
5. Kultura da inbertsiorik onena. Noan leku guztietan horixe esaten dut. Kultura ez da gastua, inbertsioa da. Benetan sinesten dut honetan. Musika Eskola berria Zelaieta Zentroaren ondoan egingo dugu.
6. Kirola sustatu. Ixerbekoako instalazioak kirol anitzeko gune berri bategatik ordezkatuko dugu eta KIROLGANE bultzatuko dugu.
7. Oinezkoentzako eta bizikletazaleentzako ibilbideak bultzatu, bidegorri sarea amaituz eta erdigunetik Autzaganeraino oinezkoentzat ibilbide berri bat eginez.
8. Auzoen eta erdigunearen arteko interkonexioa hobetu, Ogenbarrena, Ixerbekoa, Jauregizahar-Ganen jardun.
9. Oinezkoarentzat atseginagoa izango den herria bultzatu. Karmen eta Konbenio kaleetan jardun.
10. Zornotzarra naiz eta harro nago’ programa martxan jarri. Euskararen erabilera bultzatzeko planak abiarazi, gure historia eta ondarea ezagutarazi.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25