Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/27

Gaizka Pineda izango da Zaratamoko EAJ-PNVren alkategaia

Pinedak azpimarratu du udalerriaren "bizitasuna" berreskuratzeko hartu duen konpromisoa, lantalde "berritua" ondoan eta "kudeaketa lan ona" oinarri hartuta

rss Ezagutzera eman
Gaizka Pineda izango da Zaratamoko EAJ-PNVren alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk Zaratamoko alkatetza berreskuratzeko ahalegina egingo du hurrengo udal hauteskundeetan, Gaizka Pineda Murua alkategaiaren laguntzarekin. Herriko Uri Batzarrak aho batez aukeratu ondoren, 34 urteko gazte honek azpimarratu du udalerriaren "bizitasuna" berreskuratzeko konpromisoa hartu duela "talde berrituaren" laguntzarekin eta "kudeaketa lan ona" oinarri nagusi hartuta.

Pineda, automozio sektoreko aholkulari komertziala da lanbidez, eta EAJ-PNVk Zaratamoren alde eta herritarren alde legegintzaldi osoan egin duen lanarekin segitzeko asmoa duela esan du. "Azken lau urteotan oso ekintzaile eta aktibo egon gara erantzunetan eta alternatibak proposatzeko orduan, interes orokorraren kontra zihoazen praktiken kontra egiteko. Hori da herri honetaz arro sentitzeko dudan indarra, ohore handia da nire herria ordezkatzea" azpimarratu du.

Zentzu horretan esan duenez bere lan taldeak "iraganeko esperientzietatik ikasten daki, etorkizunari arduraz eta zintzotasun osoz begiratzeko". "Kudeatzaile onak, konpromisodunak eta parte hartzaileak, hori da EAJ-PNVren eredua.Ilusio handia dut bide honetan hasteko, herriak dituen beharrak identifikatuz eta erantzun eraginkorrak eta errealak emateko lana eginez" azaldu du.

Gaizka Pinedak gustuko du Zaratamo inguruko mendi bideetatik ibiltzea "Bereziki Harrobien pasealekutik. Ahal badut emaztearekin eta alabarekin joaten naiz". Kirolzalea eta irakurzale sutsua da eta beste gauza batzuen artean gustuko du ur handitan arrantzan egitea, nahi bezain sarri praktikatzerik ez duen arren. Pinedaren helburu handia ere bada herriko gazteak herrian geratzea "Gazteei zuzendutako ekimenak sustatuko ditugu Zaratamon geratzeko arrazoia izan dezaten".