Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/28

Martín Crespo: “EAJ-PNVk Udala berreskuratu nahi du Lanestosako herria Bizkaiko mapan berriz jartzeko

Bi legegintzalditan zinegotzi izan den honek Lanestosako hurrengo alkate bihurtzea espero du, Felipe Ranero beteranoaren lekukoa hartuz

rss Ezagutzera eman
Martín Crespo: “EAJ-PNVk Udala berreskuratu nahi du Lanestosako herria Bizkaiko mapan berriz jartzeko

ARGAZKIA JAITSI

Enkarterrietako herri honetako batzar jeltzaleak hautagai berriak hautatzea erabaki du hurrengo udal hauteskundeei begira. Martín Cresporekin, Lanestosako EA-PNVk Udalaren gidaritza berreskuratu nahi du aurreko hauteskundeetan EH Bildu eta PSOE alderdien arteko akordioaren bidez alkatetza Bildu koalizioak bereganatu zuelarik.

“Lanestosa, bere historiagatik, funtsezko udalerria da Enkarterrietan eta Bizkaia mailan. Ezinbesteko dugu ezagutzera ematea eta horretarako Enkarturrekin lankidetzan suspertze lana egingo dugu eta gure herriaren edertasuna emango dugu ezagutzera. Lanestosa kokatuko dugu berriro Bizkaiko mapan" azpimarratu du Martín Crespok.

Alkategai jeltzaleak jarduera ezberdinak egin nahi ditu, kultur arlokoak zein aisiarako, adineko pertsonentzat, gazteentzat eta txikienentzat. "Lanestosan jarduera egitasmo zabala dago, besteak beste herriko jaiak, azoka, bilerak, abesbatzen kontzertuak, kirol lehiaketak, eta abar. Gure helburua da daudenak bultzatzea eta gizarte talde ezberdinei egiten zaien eskaintza hobetzea" gaineratu du Crespok.

Martín Crespok 44 urte ditu eta abeltzaina da. 7 urteko alaba eta 2 urteko semea ditu eta familiarekin egotea da gustukoen duena. Gazte denboran pala jokalaria izandakoa da eta Arku Dantzako dantzaria izan zen, aitite eta aitarengandik jaso zuen tradizioa betez. Bere helburua da, orain, semearen bidez, tradizio horrekin segitzea.