Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/29
Jesus María Olagibel izango da, berriz ere, Elantxobeko EAJ-ren alkategaia
Alkategai jeltzaleak "ilusio handiz eta lehen eguneko gogoarekin" ekin nahi dio erronkari "karguak eskatzen duen konpromiso pertsonala" dela bide
Jesus María Olagibel aukeratu dute Elantxoben EAJ-PNVren zerrenda-buru izan dadin maiatzeko udal hauteskundeetan. Kargua jasotzerakoan esan du "lehen eguneko ilusio berberarekin, apaltasun osoz eta herrikide ditudan emakume eta gizonen aldeko lana egingo dudalako konpromisoarekin" egingo duela .
57 urte ditu, bi alabaren aita da eta zerbitzu burua da Bilboko Uren Partzuergoan. Olagibelek "lantalde berriztatu eta konpromisoduna" aurkeztu du "tolerantea, ekintzailea, gaztea eta ondo prestatua; udal arazo ezberdinei irtenbidea emateko gogoarekin". Elantxobe "oparoagoaren alde" egin nahi du "bizitza kalitatearekin eta tolerantzia maila handiagoarekin". Horretarako, ezinbesteko jotzen du "ezberdinen arteko aurkaketa dinamikarekin" amaitzea eta elantxobetarrak animatu nahi ditu "parte hartzean oinarritutako udalerria egitera".
Hurrengo legegintzaldira begira, Olagibelek enplegua sortarazteko egitasmoak egin nahi ditu, Ekonomia Batzordearen bidez, jatetxea egin nahi du arrain lantegi zaharrean eta Kirol Portuaren ustiapen eta mantentzeari ekin nahi dio. Sarbide aldetik txarto dauden guneen iresgarritasuna hobetu nahi du, hiri garraioa berrezarri, kirol praktika eta kultura dinamizatu, kiroldegia eta aterpetxea eraikiz, beharrean dauden Elantxobeko familiei lagundu eta beste hainbat hobekuntza.
Hautagai jeltzaleak Elantxobe herria du beti gogoan. Aisialdia ere herriko batzokia konpontzeko erabiltzen du albait arinen zabaltzeko. Arrantza ere gustuko du eta ardurak ere baditu Elantxobeko Itsasontzien Elkarteko presidente den aldetik.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25