Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/29
Pedro Sainz Vizcaya: “Lan egiten segituko dugu Sukarrieta gero eta herri hobea izan dadin”
Gaur egungo alkateak umeen jolas-guneak hobetu nahi ditu, zabuak dauden tokia estaliz
Pedro Sainz Vizcaya Sukarrietako alkate izan da 1991 urtetik aurrera eta irakasle merkantila da lanbidez, esparru politikoan egin duen lan handiagatik lan horretan inoiz jardun ez duen arren. Sainz Vizcaya aho batez aukeratu dute Sukarrietako EAJ-PNV-ren Uri Batzarrean, talde jeltzaleak maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko zerrenda-buruko alkategaia izan dadin.
“Legegintzaldi honetan bilatzen duguna da lan egiten segitzea gure udalerria gero eta adeitsuagoa, atseginagoa eta garbiagoa izan dadin. Egitasmo batzuk ditugu hurrengo urteotan egin ahalko direnak. Honek guztiak ekarriko du Sukarrietak ongizate eta bizitza kalitate handiagoa izatea eta herritarrek beren eguneroko bizimoduan egiaztatu ahalko dute hori", esan du Sainz Vizcayak.
EAJ-PNVk berraukeraketarako aurkeztuko duen hautagaiak aurreratu du lehenetsiko duen lana izango dela umeen jolasak kokatuta dauden gunea estaltzea "euria egiten duenean bertan jolastu ahal daitezen".
Sainz Vizcayak onartu du gustuko duela Sukarrietako kaleetatik ibiltzea eta herrikideekin hitz egitea. Bilbon jaioa den arren, 40 urtetik gora daramatza Urdaibaiko herri honetan: "Urte batean etorri ginen uda ematera eta azkenean Sukarrieta nire betiko herri bihurtu da".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25