Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/30
María Dolores Etxano izango da, lehen aldiz, Ondarroako EAJ-PNVren alkategaia
“Garrantzitsua da kalean egotea, jendearen kezkak entzutea eta horrela, konponbiderik onenak eman ahal izatea”
Ondarroan jaio zen duela 46 urte. María Dolores Etxanok ibilbide luzea egin du udal kudeaketa esparruan. 1999-2003 legegintzaldian oposizioan egon zen Berdintasun, Gizarte Ekintza eta Ogasun informazio batzordeetan; horren ondoren, 2003-2007 legegintzaldian eta EAJ-PNV Udal gobernuan zegoela, alkateorde izan zen eta Berdintasun eta Langileria batzordeen kargua eraman zuen. Gainera, 2012 urtetik hona ere bada Ondarroako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren lehendakaria.
Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatua da eta Bizkaiko Tutoretza Erakundeko administrazio arduraduna da lanbidez. Erronkari ekin nahi dio “ilusio handiz, Ondarroaren alde lan egiteko gogoarekin eta karguak suposatzen duen ardurarekin”. Bere helburua da Ondarroa “herritarrak lan eta biziko diren herria izatea, baina gauza guztien gainetik, herrikideak elkarrekin biziko diren herria”.
Herrian bizitzea du gustuko. “Garrantzitsua da kalean egotea, jendearen kezkak entzutea eta soluziorik onenak eman ahal izatea”. Ondarrutar guztien parte hartzearen alde dago, salbuespenik egin gabe “Ondarroak ematen duen bizitza kalitatea senti dezaten”.
Helburu gisa ezarri du erakunde guztiekin akordioetara iritsi ahal izatea “gure udalerria aurrera ateratzen lagun dezaten” eta Udala erakunderik hurbilena den heinean, herritar guztientzako erreferente bihurtzea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25