Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/31

Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Sustapen ministerioari eskatu dio Urbinagako intermodala "behin betiko desblokeatzea"

Isabel Sánchez Robles diputatuak eta Sestaoko alkate Josu Bergarak elkarrekin idatzi duten idazkia aurkeztu dute, Kongresuan ADIFek lanak egiteko hitzartu zuen akordioa betetzea eskatzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Isabel Sánchez Robles, EAJ-PNVren Legebiltzar taldearen talde barruan Sustapen gaietarako bozeramailea dena, eta Josu Bergara, Sestaoko alkate jeltzalea komunikabideetako ordezkarien aurrean agertu dira ADIF eta BGPren artean Urbinagako intermodala egiteko adostu zen hitzarmenean adostutakoa "behingoz" betetzea eskatzeko. Esandako akordio haren bidez lanak 2011 urtean egitea hitzartu zen.

Sánchez Roblesek eta Bergarak salatu dutenez "ADIFek konpromiso haiek behin eta berriz utzi ditu bete gabe, aurreko ekitaldietan ez dituelako ezarri Hitzarmenean adostutako lanak egiteko behar diren aurrekontuak. Beraz, ez da lanen enkantea egin eta ezin izan dira lanak hasi" . Horren aurrean , ordezkari jeltzaleek ekimena elkarrekin egin eta aurkeztu dute . Ekimen hau Isabel Sánchez Roblesek defendatuko du eta Hitzarmenean adostutakoa betetzea eskatzeaz gain eskatuko da "beharrezko aurrekontua berehala ezartzea" "azpiegitura estrategiko "hori egiten hasteko.

Josu Bergarak gogora ekarri duenez egitasmoa 2010 urtean egitea aurreikusi zen eta osotara 9,7 milioi euroko inbertsioa planteatu zen. Baieztatu duenez, Bizkaiko Garraioen Partzuergoak ekitaldi guztietan ( 2015ean barne) bere urteko aurrekontuetan aurreikusi ditu egitasmoa egiteko beharrezko kopuruak”.

Isabel Sánchez Roblesek gogoratu duenez Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak bi zuzenketa sartu izan ditu 2014 eta 2015eko Aurrekontu Orokorretan, urte bietan enkantea egin ahal izateko dirua aurrekontuan islatzea lortzeko, baina aldi bietan ez dira onartuak izan PPk kontrako botoa eman duelako.

Isabel Sánchez Roblesek eta Josu Bergarak baieztatu dutenez "ekinean segituko dugu azpiegitura hau errealitate izan dadin eta orain arte bezala lankidetzan arituko gara Sestaoko herritarren alde eta Ezkerralde-Meatzalde osoko herritarren mesederako”.