Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/01
Jesús Iriondo,izango da, berriz ere, Etxebarriako jeltzaleen alkategaia
Orain arteko bidea egiteko “ilusioarekin eta gogotsu” eta “egitasmo batzuk martxan jarrita“ ekin nahi dio alkategai jeltzaleak hurrengo lau urteko legegintzaldiar
Jesús Iriondo harro sentitzen da “Etxebarriako alderdi politikoen artean zegoen gatazka egoerarekin” amaitu duelako eta udalerrian elkarbizitza normalizatua sustatu duelako. Zazpi urtetan Kultura eta Hirigintza zinegotzi izan ondoren, Iriondo Etxebarriako alkate egin zen 2011 urtean, eta orain berriz izango da herriko jeltzaleen hautagaia, lehen eguneko “ilusio eta gogo berberarekin”.
Etxebarriako hautagai jeltzaleak gauzak oso argi ditu eta “azken urteotako martxari ekin nahi dio”. Arau Subsidiarioen Plan Nagusia egin baino lehenagoko lana eginda, hauxe da kontratazioak egiten hasteko ordua. Gainera, ikastetxea egiteko lurrak birkalifikatzea ere aurreikusten du.
Etxebarriako nagusiak “harro egongo dira“ Markina-Xemein udalerriarekin partekatzen duten egoitza handitu eta eguneko zentroa eta tutoratutako etxebizitzak egin ondoren. Bidegorria herrigunera hurbiltzen hasia da. Aire libreko gimnasioa ere egin da “gure adinekoen bizitza kalitatea hobetzeko”.
Iriondok ez ditu ahaztu nahi herriko azokak sustatzeko lana edo egurra maneiatzeko parke forestala egiteko beharra “behar beharrezkoa da Lea-Artibai eskualdean”. Orain arte bezala segituko dute, halaber, orain arte martxan jarri diren kirol eta kultur ekimenek.
53 urte ditu eta bi seme neraberen aita da. Gustuko du ehizan joatea eta ahal duen guztietan praktikatzen duen jarduera da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25