Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/02

Asier Larrucea: “Galdames turismo alorrean eman nahi dugu ezagutzera eta horrela gure udalerrian enplegua sustatu”

EAJ-PNVren alkategaiak azpimarratu du herritarren arteko harreman adeitsua dela herriaren ezaugarririk nabarmenetakoa

rss Ezagutzera eman
Asier Larrucea: “Galdames turismo alorrean eman nahi dugu ezagutzera eta horrela gure udalerrian enplegua sustatu”

ARGAZKIA JAITSI

Asier Larrucea aukeratu dute Galdameseko EAJ-PNVren Uri Batzarrean maiatzaren 24ko hauteskundeetan jeltzaleek aurkeztuko duten zerrenda buru izan dadin. Esperientzia badu udal kudeaketan, hainbat legegintzalditan zinegotzia izan delako. Uri Buru Batzarraren burukide ere izan da. Administrari ikasketak egin zituen eta lorezaintza enpresa zuzentzen du.

Larrucearen erronketako bat da Galdames esparru turistikoan ezagutzera ematea. “Bizkaia osoko bide berderik luzeena daukagu, Loizaga dorrea ere badugu, Antzinako autoen museoarekin. Ingurua ikusgarria da. Elementu horiekin guztiekin turismoa bultzatu ahal dugu, sektore honen bidez herriaren ekonomia biziberritzeko eta herrikideei lanpostu berriak eskaintzeko”, azaldu du hautagaiak.

“Baina, gazteei ere lagundu nahi diegu herrian bizitzen gera daitezen; ideia batzuk baditugu horretarako. Halaber, kalitatezko zerbitzuak izan nahi ditugu Galdames herri osorako. Horiek izango dira talde jeltzaleak egingo duen lanaren ardatz nagusiak” gaineratu du Larruceak.

Asier Larruceak ez du esan gabe utzi nahi “herrikideen artean dagoen tratu hurbil eta adeitsua. Portaera eredugarria benetan, harremanak ezin hobeak dira”.

Larrucea ezkonduta dago eta 9 urteko semea eta 7 urteko alaba ditu. 41 urte ditu eta ahal duen guztietan Galdameseko mendietara irteten da. Aisialdian familiarekin eta lagun artean egotea du gustukoen.