Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/03

María Isabel Landa: “Berango da, gaur egun, ekonomia eta enplegu jasangarriarekin zerikusia duten egitasmo berriak ezartzeko lekurik onena”

Oraingo alkate andreak udalerriaren bizitza kalitateari eusteko apustua egiten jarraituko du, inguru txukun eta garbia lortzea helburu

rss Ezagutzera eman
María Isabel Landa: “Berango da, gaur egun, ekonomia eta enplegu jasangarriarekin zerikusia duten egitasmo berriak ezartzeko lekurik onena”

ARGAZKIA JAITSI

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan aukeratua balitz, María Isabel Landak 12 urte egingo lituzke Berangoko udalaren kargura. Udal esparruan esperientzia handia du irakasle ikasketak egin zituen emakume honek. Loiuko Udaleko Kultur teknikaria da lanbidez.

Landak argi dauka bere egitasmoa zertan oinarrituko duen, hurrengo lau urtetarako hiru ideia nagusi dituelako: udalerriaren bizitza kalitateari eustea, inguru txukun eta garbia lortzea eta Berangoren apustu irmoa egitea ekonomia eta enplegu jasangarriarekin zerikusia duten egitasmo berriak ezartzeko lekua izan dadin.

Landak era berean esan nahi du bere herria bizitzeko toki erakargarri eta lasaia dela. “Baina, horrekin ere, urtean zehar hainbat kultur jarduera daude. Beti dago aisialdian gozatzeko zerbait”.

Alkate andreak gustuko du Berangoko nekazal ingurutik ibiltzea. Landa oso inplikatuta dago udalerriko elkarteekin, Dantza Taldearekin, Txirrindularitza elkartearekin, Emakumeen Elkartearekin eta abarrekin. Harremanetan dago udalerriko elkarte guztiekin.