Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/04

Jol Gisasola: “Ermuako EAJ-PNVren erronkarik handiena da Udala herritarren zerbitzura jartzea”

Alkategai jeltzaleak bere udalerriaz esan du pertsona,ideia eta kultura askotarikoak elkarrekin bizi diren tokia dela

rss Ezagutzera eman
Jol Gisasola: “Ermuako EAJ-PNVren erronkarik handiena da Udala herritarren zerbitzura jartzea”

ARGAZKIA JAITSI

Jol Gisasola zinegotzia izan da Ermuan azken legegintzaldian eta hainbat kargu izan ditu EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrean. Esparru bietan eginiko ibilbideagatik izan da aukeratua bere herriko alkatetzarako hautagai izan dadin. Zuzenbidean lizentziatua da eta gaur egun herritarrei arreta emateko zerbitzuaren arduraduna da Bilboko Azkuna Zentroan. Hori baino lehen bezeroari arreta emateko zerbitzuaren arduraduna izan zen Eroski kooperatiban.

Kritiko agertu da Carlos Totorika Ermuako alkate sozialistarekin “Ez da zuzena azken 24 urteotan Totorikak egin duena Udala bere `txoko partikular´ balitz bezala hartuta. Bere proposamenak baino ez dira kontuan hartu, eta azkenean gure udalerriari ez diote ezer onik ekarri. Horregatik, EAJ-PNVren zerrendakideok dugun erronkarik handiena da udala herritarren zerbitzura jartzea, Ermuaren zerbitzura”.     

Gisasolak argi hitz egin nahi izan du “Ermua, bere izaeragatik, herri anitza da bertan bizi diren pertsona, ideia eta kultura desberdinengatik. Denengatik ikasi behar dugu. Horregatik, udalera eraman nahi ditugu herrikideek adierazten dizkiguten ideiak eta mezuak. Horrela lortuko dugu Ermua herri tolerantegoa eta elkarrizketa zaleagoa izatea”.

Jol Gisasola ezkondua da eta 8 eta 2 urteko semeak ditu: txikia bizi-bizia da aitaren esanetan. Mus jokalari sutsua da baina gaur egun nahiko konplikatu egiten zaio partidaren bat jokatzea. Dena dela, lagun artean eta familian gozatzen du beti mahai baten inguruan.