Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/06
Borja Liaño: “Udal zerbitzuak Muskizeko herrigunera hurbiltzea eta herritarrei izapideak erraztea izango da Udalaren lehentasunetako bat”
Oraingo alkateak bere herriaren aurkezpena egitean Pobaleko burdinola bisitatzea gomendatu du
Borja Liaño izango da, hirugarren aldiz, herriko jeltzaleen zerrenda-burua. Bere ibilbide politikoa hasi zen Muskizeko Uri Buru Batzarreko kide egin zenean. 2003 urtean Udalean sartu zen eta Ogasun eta Ingurumen zinegotzia izan zen. 2007-2011 urte bitartean EAJ-PNVren bozeramailea izan zen oposizioan. 2011eko maiatzean alkate egin zen. Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatua da. Irakaslea da lanbidez. Une honetan Somorrostroko Ikastetxeko irakaslea da eta eszedentzian dago.
“Egitasmo batzuk ditugu Muskiz hurrengo lau urteotan hobetzeko. Barbadun ibai ondoko ibilbide naturalari sen onez ekin behar diogu; herritarren arteko parte hartze bideak aktibatu behar ditugu; kultur,aisi eta kirol jarduerak sustatu behar ditugu; institutu berria bultzatu eta, nola ez, udal zerbitzuak herrigunera hurbildu, hiritargoari izapideak egitea errazteko” esan du Borja Liaño hautagaiak.
Lianorentzat, Muskizek hainbat toki eskaintzen ditu inguruaz gozatzeko “Pobaleko burdinola oso gomendagarria da, baina Arena Hondartza ere badugu, lagunekin eta familiarekin joateko. Itsaslurrek ere ematen du eguneroko arduretatik aldentzeko eta hausnartzeko toki aproposa. Muskiz herria, eta ez da Alkatearen harrokeria, kontuan hartu beharreko lekua da bizkaitarren aisialdirako”.
Baina dena ezin da udala, udala eta udala izan. Liañorentzat, emaztearekin eta seme-alabekin, 9 urteko neskatoarekin eta 6 urteko mutiko koskorrarekin egiten den edozer da berriro indargabetzen laguntzen dion zerbait. Kirolzalea da, korrika egiten du, irakurtzea du gustuko ahal duenean eta Athletic taldeko bazkidea delako, San Mamesera ere joaten da. Kopako finalaz esan duenez “Nou Camp zelaian jolastea pizgarria da guretzat, beraz aurten bai!”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25