Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/06
Jesús María Anakabe izango da, berriz ere, Mendexako jeltzaleen alkategaia
Hautagai jeltzaleak “orain arteko martxan” segitu nahi du “Mendexako turismoa eta jarduera ekonomikoa sustatzeari ekinez”
Jesús María Anakabe 2011 urtean egin zen Mendexako alkate, eta hurrengo legegintzaldirako aurkeztuko da “lehen eguneko ilusio berberarekin eta uri batzarrak aukeratu izanak ematen didan harrotasunarekin”. Aginte makilarekin lau urte daramatza eta oso ezaguna da herrian. Berak ere oso ondo ezagutzen ditu herrikide gehienak.
Hainbat urtetan izan da Mendexako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren presidentea eta Udaleko mantentze-taldeko funtzionario da lanbidez. “Oso ondo” daki Mendexa herriak zer behar duen “eta horregatik segitu nahi dut orain arte egindako bidetik”. Udalerriak gimnasio eta gazteleku berria ditu; hurrengo legegintzaldira begira turismoa sustatu nahi du eta herriko jarduera ekonomikoa suspertu: “Lea Artibai eskualde mailan erreferentea izango den abentura parkea proiektatu dugu, etxekoei lana emateko eta kanpokoak herrira erakartzeko”.
49 urte ditu eta 17 urteko semea dauka. “Pilotalekuko kirolak ditut gustuko, esku pilotan edo palarekin aritzen naiz”. Gainera, hunkituta gogoratzen ditu gazte denboretan trinkete txapelketetan irabazi zituen txapelak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25