Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/07
Arantza Etxebarria: “EAJ-PNV-k orain arte bezala egin nahi du, Gorlizeko herritarrak beren herriaz harro egon daitezen”
Oraingo alkate andreak 46 urte ditu eta, bere ustez, entzutea eta hitz egitea dira bere lanaren parte garrantzitsuenetakoa. Orain arte bezala, balore horiek sustatzen segituko du.
Arantza Etxebarria Gorlizen jaioa. 2011 urtean bere jaioterriko alkate hautatu zuten 1999-2003 urte bitartean zinegotzi izan ondoren. Orain, berriro ere izango da jeltzaleen alkategaia, Uri Batzarrak aho batez aukeratua izan ondoren. Administrazio eta Merkataritza Tekniken ikasketak ditu. Bisitatzaile medikua eta nazioarteko enpresa bateko salmenta sustatzailea da lanbidez.
“Azken lau urteotan egin dugun bidetik segitu nahi dugu. Gorlizek hobera egin du, eta udal kudeaketa parte hartzaile, garden eta eraginkorraren aldeko apustua egiten segitzen dugu. Gorlizeko herritarrek egitasmo honetan daudela ikus dezatela eta beren bizitza kalitatea eta ongizatea izan daitezela hurrengo legegintzaldirako parametro nagusiak” esan du EAJ-PNV-ren alkategaiak.
Gorliz herriaz gustatzen zaionaz galdetuta, ez du zalantzarik izan. “Dena, herri zoragarria daukagu eta herrikideek egunero erakusten dute hori. Gazte piloa daukagu, eta kaleetan ikusten ditugu. Eta inguruaz, zer esan? Zoragarria. Bihotzez maite dut Gorliz herria”.
Arantza Etxebarria ezkondua da eta 11 urteko semea dauka. Gustuko du Gorlizeko inguruetatik ibiltzea eta irakurzale amorratua da: “Liburuak irentsi egiten ditut”. “Oso gustuko dut lagunekin egotea eta haiekin ospatzea, lasaitzen laguntzen nau”. “Baina, gehien maite dudana da nire herrikideekin egotea eta haiek hobeto ezagutzeko aukera izatea. Erronka bat da eta nire agintaldiko egun bakoitzean indartzen saiatzen naiz”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25