Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/01
Busturialdean enplegua sortu eta ekonomia berpizteko lan egiteko konpromisoa hartu dute Rementeriak eta Gorroñok Gernikako Elkartegi berriaren aurrean
Ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak, Unai Rementeria; Gernika-Lumoko alkate izateko hautagaiak, Jose Mari Gorroño; eta koalizioaren zerrendako bigarrena, María Uribe, adierazi dute eskualdean ekonomia sustatzeko ahalegin guztiak egingo dituztela, “gogoz eta determinazioz eta beste erakundeekin koordinatuta”.
Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EAJren hautagai Unai Rementeriak; bere alderdi berriaren eta EAJ-PNVren arteko koalizioaren zerrendaburu eta Gernika-Lumoko alkategai Jose Mari Gorroñok; eta aipatu koalizioaren zerrendako bigarren Maria Uribek; konpromisoa hartu dute “gogoz eta determinazioz eta beste erakundeekin koordinatuta” enplegua sortu eta ekonomia berpizte aldera lan egiteko, Gernikan eta, horren eraginez, Busturialdea eskualde osoan ere.
Rementeriak, Gorroñok eta Uribek, konpromisoa hartu dute Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza eraikitzen ari diren Gernikako Elkartegi berrian, Malta mahai tresnen fabrika izan zenaren orubean. Enpresa-ekimen berritzaileetarako 34 modulu izango ditu eta Busturialdean enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzen lagunduko du. Balio erantsi handiko enplegua izango da gainera. Izan ere, azpiegitura berri honetan lehentasuna emango zaie aeronautikarekin, sektore aerospazialarekin, industria sortzaile eta kulturalekin, gizarte-enpresa berritzaileekin, diseinu industrialarekin eta automobilgintzarekin erlazionatutako enpresei. Elkartegi hori egiteko 8,2 milioi euroko aurrekontua egon da. Enpresa-ekimen berriak (start up) zein proiektu industriak sendoak hartzeko egina da, Busturialdeko ekonomia bultzatuko dutenak, berrikuntza maila handia emanez.
Rementeriak azpimarratu duenez, EAJ-PNV-k “egitasmo serioa” aurkezten eta ordezkatzen du. "Bizkaian, lelokeria gutxi. Hauxe ez da esperimentuak egiteko garaia. Enplegua sortzeko garaia da eta ahaleginak batzekoa. Eta gaurkoa da horren adibide esanguratsua. Hementxe, honen atzean Elkartegi bat eraikiko da, premia handia duen eskualdeari enplegua eta jarduera ekonomikoa emango diona. 8 milioitik gorako inbertsioa izango da, 20 modulu industrial eta 14 bulego modulu egiteko. Garapenera eta berrikuntzara dedikatutako elkartegia. Horixe da, hain zuzen, Bizkaian egingo dugunaren adibide bat. Oraingo gelditze egoeratik irten behar dugu. Busturialdea ezin da beste lau urtetan ilunpetan egon. Eta ilunpetik irteteko atea dira Elkartegia, Autzaganeko errepide berria, Bermeoko saihesbidea eta hurrengo urteetan etorriko diren hainbat ekimen. Gernikako EAJ-ren eta José Mari Gorroñoren arteko akordioa izango da Busturialdeko garapen eta enpleguaren aliaturik onena”, esan du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak.
José Mari Gorroñok baieztatu duenez, “eskarmentuak erakusten digu denok norabide berean egin behar dugula enplegua sortzeko eta gure ekonomia suspertzen hasteko. Udal hauteskundeetarako lortu den akordioa akordio estrategikoa da eskualde osoaren suspertze ekonomikora begira. Zentzu honetan lan egin behar dugu, gauzak ateratzeko helburuarekin. Gernika-Lumo eta Busturialde eskualde osoak behar dutenaren diagnosia aspaldi egina dago, azterlanek argi eta garbi utzi dute irtenbidea dela erakunde guztien arteko lankidetza, eta horixe da, hain zuzen, gaur Gernika-Lumoko Elkartegi berriaren aurrean erakutsi nahi izan dugun konpromisoa”.
10.648 metro karratu bi eraikinetan
Gernikako Elkartegia bi eraikinetan banatuko da eta horietako bakoitzak modulu mota bat hartuko du: batak industriala eta besteak bulegoak. Modulu industrialak hartuko dituen eraikinak 20 espazio hartuko ditu eta 8.856 metro karratuko azalera eraikia izango du guztira. Moduluak tamaina desberdinekoak izango dira, etorkizunean okupatuko dituzten enpresen beharrizan desberdinei erantzun ahal izateko. 200 eta 432 metro karratu bitarteko dimentsioa dute eta 68 eta 130 metro karratu bitarteko solairuartea. Guztiek dute oinezkoentzako eta ibilgailuentzako sarbidea eta betoi prefabrikatuzko panelekin eta sandwich panelekin eginda egongo dira fatxadak.
Bulegoen eraikinari dagokionez, 31 eta 72 metro karratu bitarteko 14 modulu hartuko ditu eta beheko solairuaren eta horren gaineko bi solairuetan garatuko da. 1791 metro karratuko azalera izango du guztira. Beheko solairua atzera eramango da eta idulki modura osatuko da. Goiko solairuetako fatxadan beirazko errezel-horma jarriko da, azal metalikoarekin eta kanpotik zulatua, eguzkiaren kontrola egiteko.
Bulegoen moduluez gain, eraikin horrek bost bilera gela, 11 proiektu hartu ahalko dituen ekintzaileen gela, erakusketa gela eta eserita 97 pertsona hartu ahalko dituen konferentzia gela izango ditu. Elkartegiren urbanizazioa bukatzeko, 96 aparkaleku sortuko dira gainazalean eta biratzeko 15 metroko erradioa izango duen biribilgunea egingo da lurzoruaren ertzetako baten. Horrela, ekipamendu berri horretara doazen ibilgailuek maniobra egokiak egin ahalko dituzte. Eraikinak lursailerako oraingo sarrera naturala mantenduko du. Gainera, lorategiak izango ditu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25