Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/08
Igor Agirrek aldaketa aldarrikatzen du lehen aldiz Mallabiako alkategaia izango den honetan
Zortzi urtetan oposizioan eta hainbat arlotako zinegotzi izan ondoren, hautagai jeltzaleak “ilusioz beteta” ekin nahi dio erronka berriari
Igor Agirre lehen aldiz aurkeztuko da Mallabiako Alkatetzarako. Hori bai, eskarmentu handia du udal esparruan oposizioan Hirigintza, Gizarte Ongizatea eta Auzoak arloan zortzi urtez aritu izan ondoren.
Hautagai jeltzaleak ondotxo daki herrikideentzat nahi duena, eta ahalegin guztiak egingo ditu bere helburuak lortzeko. Mallabian aldaketa behar dela esan du “hobeto bizitzeko behar dugu”. “Herri anitzagoa behar dugu, horren politikoa izan gabe, parte hartzaileagoa, eta ez bakarrik herri batzarrei dagokienez”, esan du Agirrek. Hainbat egitasmo pentsatu ditu hurrengo legegintzaldira begira, besteak beste oraingo araztegia kentzeko hodi biltzailea eraikitzea, zuntz optikoak etxebizitza guztietara eramatea, Ermua eta Mallabia espaloi bidez lotzea herritarrak herri baten eta bestearen artean lasai ibil daitezen eta parkeari estaldura jartzea euria denean ere umeek jolastokia izan dezaten.
42 urte ditu, ezkondua da, alaba bat eta seme baten aita, laborategiko teknikaria da lanbidez eta 17 urte daramatza teknologi zentro batean lanean. Gainera, oso gustuko du mendi bizikleta ateratzea eta txirringa gainean ibilaldiak egitea. Sakanak jaistea ere oso gustuko duen arren, udarako uzten duen zaletasuna da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25