Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/13

Begoña Llanoren hitzetan, “pertsonak izango dira EAJ-PNV-k Arantzazun egingo duen lanaren erreferente”

Arantzazuko alkate andrearen ustetan gauzak argi izanda, “lana eta kudeaketa dira udalerria eguneroko lanarekin hobetzen joateko giltzarriak”

rss Ezagutzera eman
Begoña Llanoren hitzetan, “pertsonak izango dira EAJ-PNV-k Arantzazun egingo duen lanaren erreferente”

ARGAZKIA JAITSI

Begoña Llano Arantzazuko alkate egin zen 2003 urtean eta hori baino lehen lau urtez egon zen zinegotzi tokian, oposizioan. Uri Buru Batzarraren presidente ere izan da. Orain, berriz ere izango da EAJ-PNVren zerrenda-burua, bere Uri Buru Batzarraren aho bateko babesa jasota. Batxilergoa eta Merkataritza Peritu ikasketak ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa da lanbidez.

Llanok argi eta garbi definitzen ditu hurrengo legegintzaldirako ildo estrategikoak. “Pertsonak, Arantzazun bizi diren herritarrak izango dira gobernu taldearen lanaren erreferente nagusiak. Azken urteotan gauza asko egin ditugu azpiegituretan eta zerbitzuetan, eta egoera zailean dauden pertsonei lagundu nahi diegu, hurbiltasuna oinarri, gure herrikideei horren gogorrak diren denborei aurre egiten laguntzeko, eta ez gara bide horretatik irtengo”.

Aitortu du Arantzazu herria udalerri txikia denez, abantailak ere badituela “gauza handiak egin ahal ditugu, haurreskola, pilotalekua, gimnasioa eta larrialdi kasuetarako etxebizitza ere badugu. Udalerri adeitsua gara eta gure bizitza kalitateari eutsi nahi diogu”.

“Zaletasun ditut baserrira garbiketa egitera joatea, lorezaintza eta, nire animoaren arabera, irakurtzea ere”, esan du Begoña Llanok.