Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/14

Gontzal Hermosillaren helburua da “Udala Sopelako herritarrei hurbiltzea”

Kostako herri honetako EAJ-PNV-ren alkategaiak bere hauteskunde egitasmoan bultzatuko ditu zerbitzu publikoak hobetzen segitzeko ekimen nagusiak

rss Ezagutzera eman
Gontzal Hermosillaren helburua da “Udala Sopelako herritarrei hurbiltzea”

ARGAZKIA JAITSI

Sopelako EAJ-PNV-ren Uri Batzarrak 2014ko apirilean erabaki zuen Gontzal Hermosilla izango zela kostako herri honetako alkategai jeltzalea. Hermosillak 35 urte ditu, Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzan lizentziatua da eta Sopelako udal korporazioko zinegotzia da gaur egun. Enpresa munduan ere eskarmentu handiko gizona da. “Ilusio handia daukat Sopela nire herria delako eta ikaragarria da herri honetako alkate izateko aurkeztu zaidan aukera hau; batez ere, alderdikideengandik jaso dudan babesarekin. EAJ-PNV bezalako alderdi batek, atzean duen historiarekin eta Euskadi mailan duen garrantziarekin, herria hobetu ahal duzula ikustea, zoragarria da”, esan du.

Hermosillak azaldu duenez “herritarrei argi eta garbi esan behar zaie Udalean zer gertatzen den, udala herritarrei hurbildu behar zaie”. Era berean azpimarratu duenez EAJ-PNV-ren aldetik “aurkeztuko ditugun egitasmoak behar bezala azalduko dira eta herritarrentzako abantailak argi eta garbi aurkeztuko dira; herritarrei zuzenean hitz egin nahi diegu eta herritarren parte hartzea sustatu nahi dugu, Sopela bertan bizi garen guztion herria delako eta denon artean eraiki behar dugulako”.

Jeltzaleek Sopelarako aurkeztuko duten egitasmoaren oinarrian dago “benetako Sopela berria” eskaintzea eta, horretarako, Gontzal Hermosillak harro aitortu du lantalde paregabea daramala “onena, aldaketa baten beharra duen herri honi etorkizunerako ilusioa emango diona”. Bere hitzetan, talde honek gaztetasuna eta esperientzia uztartzen ditu “Sopela gaur egun den errealitatearen bultzatzaile diren pertsonek osatzen dute, hau da, Uribe Kostan eta Bizkaia osoan bizitzeko egon daiteken lekurik onenetakoa” zehaztu du.

Alkate bihurtzekotan esan du EAJ-PNV-k ekimen garrantzitsuak bultzatuko dituela gizarte zerbitzuak hobetzen segitzeko. “Herritarren parte hartzea errealitate egin nahi dugu eta parte hartze hau eraginkorra izan dadila; surf-a bultzatuko dugu herriko ekonomia suspertzeko motore gisa; eraztun berdea egitea sustatuko dugu eta, batez ere, herritarrei udala hurbilduko diegu”, azaldu du.