Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/14
Itxaso Atutxa eta Tina French Nielsen Sabin Etxean batzartu dira
Itxaso Atutxak, BBBren presidenteak, eta Tina French Nielsen-ek, Danimarkako alderdi liberalaren (Venstre) buruak Euskadiko eta Ipar Europako politika sozialeko sistemak aztertu eta alderatu dituzte, hobetzeko bidean aurrera egitea helburu.
Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarraren presidentea, gaur goizean batzartu da Sabin Etxean Tina French Nielsenekin, Danimarkako alderdi liberaleko buruetako bat denarekin. Venstre alderdia Europar Parlamentuan ALDE (Europako Liberal eta Demokraten Aliantza) taldean dago Euzko Alderdi Jeltzalearekin batera.
Topaketa berean parte hartu dute Unai Rementeriak, Presidentziako diputatu eta ahaldun nagusirako EAJ-PNV-ren hautagaiak; Juan Mari Aburtok, Bilboko alkategai jeltzaleak; Iñigo Pombo, Gizarte Politiketako sailburuordeak; Pilar Ardanza, Gizarte Ekintzako diputatuak; Juan Felix Madariaga, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza zinegotziak; eta Martin Østergaard-ek, Aalborg-eko Udalean Hezkuntza gaietarako zuzendariak. Topaketaren helburua izan da Euskadiko eta Ipar Europako herrialdeetako gizarte politika sistemak aztertzea eta partekatzea, hobetzeko bidean aurrera egitea helburu.
Tina French Nielsen Hezkuntza zinegotzia da Aalborg-eko Udalean, eta 2013 urtera arte udal berean izan zen Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi. Urte hartan ere Alderdi Liberalak Aalborg hiriko udalerako alkategai gisa aurkeztu zuen. Aalborg Danimarkako hirugarren hiria da eta 200.000 biztanle ditu. Danimarkako politikari honek oso ikuspegi berritzailea dauka Danimarkako eta Ipar Europako herrialdeetako gizarte politiken etorkizunaz.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25