Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/19

Mari Tere Artetxek “Morgan bizi garen guztiontzat” lan egin nahi du “herriaz gozatzen segitzeko aukerak, baliabideak eta zerbitzuak izan ditzagun”

Morgako EAJ-PNV-ren alkategaiak adierazi du gozatzen duela “hurkoari bizitza errazten, lanean zein familia barruan”

rss Ezagutzera eman
Mari Tere Artetxek “Morgan bizi garen guztiontzat” lan egin nahi du “herriaz gozatzen segitzeko aukerak, baliabideak eta zerbitzuak izan ditzagun”

ARGAZKIA JAITSI

Mari Tere Artetxe izango da Morgako udalerako EAJ-PNV-ren zerrenda-burua. Ondo daki udal politika zer den,azken zortzi urteetan jeltzaleen hautagaia izan delako. Alderdikideek Mari Terek lan esparruan duen eskarmentua eta Udalean irabazi duen esperientzia hartu dute kontuan, maiatzaren 24ko hauteskundeei begira, herriko talde jeltzalearen alkategai izendatzeko.

Artetxek ondo daki hurrengo lau urteetan bere herriaren garapenaren alorrean izango dituen erronkak zein diren “Morga herri txikia da, berton bizitza eman duten pertsonak bizi dira eta beste batzuek kanpotik etorri eta bertan geratzea erabaki dute. Lan egingo dut Morgan bizi garen guztiok aukerak, baliabideak eta zerbitzuak izan ditzagun gure herriaz gozatzen segitzeko. Morgako adin guztietako emakume eta gizon guztiek bizitza kalitatea izatea nahi dut. Azken batean, nire helburua da Morga hazi araztea”. Harrotasun osoz esan duenez “Morga da Bizkaiaren birikia, mendiko herria, lasaia, eta denok elkarren ezagun garen herriguneetatik hurbil dago”.

Alkategaia Irakasle Eskolan diplomatua da eta hainbat ikastetxetako zuzendari izan da, besteak beste, Etorkizuna Ikastola (Gallarta) eta Santutxuko Luis Briñas. Gaur egun Deustuko Ikastolako zuzendari ordea da. Ezkondua da eta bi seme ditu, zaletasunen artean ditu irakurtzea eta bidaiatzea, baina teknologia berriekin, modarekin eta diseinuarekin ere disfrutatzen du. Argi utzi nahi izan duenez “hurkoari bizitza erraztea gustatzen zait, lanean eta familian, eta nire herria eta herrikideen bizitza kalitatea hobetzeko ekarpena egin nahi nuke, azken urteotan gure udalean egin izan dudan bezala”.