Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/17
Javier Garai Acasuso, Sopuertako alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia
Hautagai jeltzaleak “ilusioz beteta eta Sopuertako herritarrak batzeko erronka gogoan” hartu du izendapena
Javier Garai Acasuso izango da Sopuertako alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia. Bere lehen aldia izango da eta “ilusioz beteta eta sopuertarrak batzeko erronka gogoan” hartu du izendapena. Herriko jelkideek Sopuerta hazi arazteko prozesuari begira aho batez eman dioten babesa eskertu du.
Javier Garaik argi dauka jeltzaleen zerrendan doazen hautagaien babesa eta laguntasuna izango duela Sopuerta herria “eraginkortasun osoz” kudeatzeko eta “herrikideen beharrei erantzun egokia emanez”; gaineratu duenez “hautagai zerrendan nirekin joango direnek eskarmentu handiko pertsonak dira udal kudeaketan eta taldeak zuzentzeko alorrean. Horregatik eta orain arte eman didaten laguntasunagatik, konfiantza osoa dut beraiengan”.
Alkatetzara iristekotan bere lanaren ardatzei buruz hitz egiterako orduan, jeltzaleen hautagaiak azpimarratu du Sopuertan sortuko diren beharrei erantzungo zaiela “gure ardura delako”. Egitasmo zehatzez hitz egiterako orduan esan duenez “gimnasio bat eraiki nahi dut Sopuertako herritarrei ariketa fisikoa egiteko aukerak emateko; aldi berean, garbiketa eta lorezaintza zerbitzuak jarri nahi ditut”. Javier Garaik ez du bazterrean utzi nahi herritarrei eman beharreko arreta. “Zerbitzua oso eskasa da, gaur egun herritarrek ez dakitelako udal izapideak egitera nora joan, eta oso galduta sentitzen dira”, esan du.
Garaik esan du gizon kirolzalea dela. Paper lantegiko langilea da eta bi seme ditu. 47 urte ditu eta futbolzale sutsua da, kirol hori gazte-gaztetatik praktikatu duelako “Bigarren dibisioko B talderen batean ere izan naiz”. Duela urte batzuk Sopuertako gazte taldearen entrenatzaile izan zen. Gaur egun pilotalekuan eta tenisean aritzen da ahal duen guztietan.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25