Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/19

Unai Rementeriak Doing Business egitasmoaren bidez indartzen du enpleguarekin eta suspertze ekonomikoarekin hartu duen konpromisoa

Konpromiso berria iragarri du EAJ-PNVk gaur goizean, Arrigorriagan, Padurako hautagaitzak aurkezteko egin duen ekitaldian

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Unai Rementeria: Doing Business Programa
    2015/04/19

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Arrigorriagan egin da gaur goizean EAJ-PNVk Padurako alkategaiak eta hautagai zerrendak herritarren aurrean aurkezteko ekitaldia. Ekitaldi honetan, Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak bere hauteskunde egitasmoaren konpromiso berria eman du ezagutzera. Proiektu berri hori herrialdean enplegua sortzera eta ekonomia suspertzera bideratuta egongo da.

Doing Business Bizkaian izena eman diote eta helburu nagusia da “enpresa gehiago bateratzea, enplegu eta albiste on gehiago Bizkaiaren ekonomiarentzat” azpimarratu du. Rementeriak azaldu bezala egitasmo berriak “atzerriko inbertsioa erakarri nahi du herrialdearentzat, jarduera industriala areagotzeko eta enplegu berriak sortzeko”. Plan honek bateratuko ditu lurzoru industrialerako eskaintza, finantzaketa berezia, fiskalitate propioa eta berrikuntza eta nazioartekotze esparruan enplegu berriak sortzeko laguntza publikoak. Gaur egin den aurkezpenari lotuta, iragan apirilaren 11n, Santurtzin Rementeriak baieztatu zuen hurrengo lau urteotan 10.000 lanpostu sortzea bultzatuko duela behar handiena duten taldeen artean ( epealdi luzean langabezian egon direnak, 45 urtetik gorakoak eta gazteak)

Rementeria gaur goizean izan da herritarrei Padurako alkategaiak aurkezteko egin den ekitaldian; gaur goizean egin da Arrigorriagan, urtero Arrigorriaga eta Bilbo Zaharra batzokiek egiten duten ikurrina martxaren ospakizunean. Ekitaldiak eskualde osoko alderdikide eta alderdizaleak elkartu ditu.

Ekitaldi sinbolikoa

Asier Albizuak, Arrigorriagako alkategaiak, martxa honek bere herriarentzat eta EAJ-PNVrentzat duen garrantzia eta sinbolismoa azaldu ditu. Esan duenez, 1894 urtean egin zen euskal abertzaletasunaren lehen ekitaldi kolektiboa. Euskeldun Batzokija zenaren fundazioa ospatzeko egin zen, non lehen ikurrina jaso zen. “Batzokian dago ekitaldi hartan atera zen argazkia” esan du harro Arrigorriagako alkate eta alkategaiak.

Halaber, Albizuak eskualdeko beste alkategaiak aurkeztu ditu jende aurrean.Horiek dira Mª Carmen Angulano (Arakaldo), Urtzi Vergara (Arrankudiaga), Andoni Busquet (Basauri), Guillermo Ortega (Etxebarri), Ibon Uribe (Galdakao), Iñaki Cuadra (Orduña), Bittor Olaguenaga (Orozko), Ekaitz Mentxaka (Ugao-Miraballes), Gaizka Pineda (Zaratamo) eta Jon Xarles Idirin (Zeberio). Beraietaz eta eramango dituzten taldeez esan duenez “gure udalerriak eta gure eskualde osoa hazi araziko dute”. Zentzu berean esan duenez “ herriko lantaldeak dira, eskarmentua eta gazteria uztartzen dutenak, emakumeek eta gizonek parekidetasunez osatuta daude eta, niretzat garrantzitsuena dena, konpromiso osoa dute. Lan egiteko konpromiso irmoa dute zintzotasuna, leialtasuna, gardentasuna eta parte hartze printzipioak errespetatuz, eta hiritarren parte hartzeari bidea emateko asmoarekin” amaitu du.

Unai Rementeriak aurkezpenean esan duenez “ krisi handietatik irteteko prozesuak beti dira aukera momentuak, eta hartu behar diren olatuak dira”. EAJ-PNV-k “ olatua hartu du. Bizkaiaren alde egin du” azaldu du, eta horren adibide gisa aipatu du Gestamp-ek Bizkaian lantegi berria ireki duela eta TyssenKrupp multinazionalak ikerkuntza eta garapen zentroa eraikiko duela Teknologi Parkean igogailuak garatzeko eta, horrekin batera, Alstom multinazionalak Ortuellan lantegia eraikitzeko lanak hasi dituela. Horiek dira “egitasmo errealak, industriari eta lanpostuei bultzada ematea. Horrela eraikitzen du Bizkaia EAJ-PNV-k” ezarri du.

Ilusioaren olatua

Rementeriak berriz ere azpimarratu du bere egitasmoak, Mundakan martxoaren hasieran sortu zen olatuak, politika ulertzeko molde berria dakarrela. “Aldundi hurbilagoa nahi dut, gardenagoa eta parte hartzaileagoa. Horregatik,gure hauteskunde egitasmoak Bizkaia Zeugaz parte hartze egitasmoa martxan jartzea aurreikusten du. Eta horregatik praktikatzen dugu 0,0 politika; zero irain eta zero joko zikin. Bestelako politika egingarria ez ezik, beharrezkoa ere badela pentsatzen dugulako” amaitu du.

Hitz egiten azkena izan da Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarraren presidente andrea. Atutxak azpimarratu du Bizkaiko EAJ-PNV-k ezagutzera eman dituela,jada, herrialde osorako alkategaiak. Bizkaian “112 udalerri gara; guk hautagai zerrendak 110 udaletan aurkeztu ditugu eta gaurko aurkezpenarekin, publiko egin ditugu 110 emakume eta gizon horien izenak”. Bizkaiko jeltzaleen buruak esan du batasuna dela politika egiteko modurik egokiena. “Norabide berean egiteak, indartu egiten du. Udalak, Aldundia, Eusko Jaurlaritza; baina baita era guztietako elkarte eta taldeekin ere: merkatariak, enpresariak eta herritarrak,…” esan du. Atutxak azaldu duenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak “ gure herria, gure herrialdea eta gure herri guztiak denon artean eraikitzea nahi du, Eukadi nazio handiagoa eta askeagoa izan dadin”. BBBren presidente andreak azaldu duenez, horretarako “ etxetik hasi behar da eta elkarrizketan aurrera egiten segitu behar dugu, akordioan, entzute aktiboan eta batasunean. Euzko Alderdi Jeltzalean ez dugulako inor kanpoan uzten”.