Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/19
EAJ-PNVk Durango hazi arazi-ko duen hautagaiak aurkeztu ditu
‘Pertsona da ardatza‘ lemapean, Durangoko EAJ-PNVk ekitaldia izan du gaur Ezkurdi plazan, maiatzean ospatuko diren udal hauteskundeetarako aurkeztuko diren 24 hautagai jeltzaleak ezagutaraziz
2015eko apirilaren 19ko igande goiza berezia, seinalatua izan da Durangoren etorkizunarentzat. Ezkurdi plazan, Durangoko EAJ-PNVk inoiz baino ilusio, inplikazio eta esperientzia gehiago duen hautagaitza aurkeztu du. Guztira 24 hautagai dira, 24 pertsona, Auzotar guztientzat gobernatzeko helburua duten 24 durangar, pertsona baita ardatza. Hauxe da Durangoko EAJ-PNVren programaren lema maiatzaren 24an ospatuko diren udal hauteslkundeetarako, ‘Pertsona da ardatza’. EAJ-PNVren hautagaitzak prestatutako programa da hain zuzen ere, durangar guztiak aintzat hartzen duen bakarra.
Ekitaldia, eguerdiko 13:00etan hasi da eta besteak beste, Aitor Esteban, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea eta Ana Otadui, Elorrioko alkatea eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako presidenterako hautagaia hurbildu dira. Estebanek hitza ere hartu du, Durangoko EAJ-PNVren hautagaien esfortzua eta konpromisoa goraipatzeko, duten inplikazioa eta durangar guztien interesak defendatzeko egindako apostua ere azpimarratu ditu.
13:30ak aldera, Aitziber Irigorasen txanda izan da, egungo alkatea eta alkategaia, durangarra, euskalduna, alderdiarekin erabat inplikatua eta batez ere, azken legealdietan erakutsi bezala, herritar guztiekin konprometitua. Irigorasek alderdiak duen esperientzia eta ibilibide luzea azpimarratzeaz gain, Durango Hazi arazi-ko duen programa nabarmendu du. Alkatearen esanetan, diseinatutako programa honek ilusioz bete du lan-taldea eta harro sentiarazteko moduan daude.
Irigorasen esanetan, EAJ-PNVren estiloa ez da promesak egitearena, auzotarrekin konpromisoa hartzearena baizik, izatea Durangoren zerbitzura jartzea, hori baita Durango aurrera eramango duen bide bakarra: “Berba emoten dogu, nahiz eta gaur egun gauza bitxia izan. Eta gure berba bete egiten dogu. Konprometitu egiten gara pertsonekaz: politika bai, baina pertsonen alde. Pertsona da ardatza”.
Ezkurdi plaza auzotarrez bete da. Aitziber beraiengana zuzendu da zera esanez: “gure lanean sinisten dugu, esaten dugunean sinisten dugu, eta garrantzitsuena, egiten dugunean sinisten dugu. Durangaldean eta Durangon sinisten dugu. Seguraski bertokoak garelako, hemen bizi gara. Ezagutzen nauzue, ezagutzen gaituzue, gure senitartekoak ezagutzen dituzue. Eta udalean egindako lana ederto ezagutzen duzue. Durango ongizatean hazten ikusi duzue, estaldura sozialean, modu bizian. Ez dugu inor bide ertzean utzi, nahiz eta azken urteetan bizi behar izan ditugun garaiak errazak ez izan”.
Hautagaiak banan-banan aurkeztu aurretik, Irigorasen esanetan Durangoko EAJ-PNVek aurrerapauso nabarmena eman du, erronka gogor baina ilusioz beteriko honi aurre egiteko prest daudela adierazi du. Auzotar guztien laguntzarekin, “Durango Hazi arazi-ko” dutela azpimarratu du, izan ere EAJ-PNVk beti lan egin du, egiten du eta egingo du, beste alderdietatik bereizten gaituen zintzotasunetik eta erantzunkizunetik abiatuta. Pertsonekin konprometitutako alderdia.
Alkateak bere diskurtsoan adierazi duenez “guretzat Durango da funtsezkoena. Ez dugu show-rik egiten, ez gara adreiluz mozorrotzen iñauteri edo San Faustoetatik kanpo. Ez dugu bete ezin diren kontuak promesten, ez dugu 16 mozio aurkezten osoko bilkuran antzerkia egiteko. Ez daigun herritarrak nahastu, ezta gatazka artifizialik zabaldu. Gure herrian lan asko dago egiteko eta zinez esaten dizuet, Durangoren alde ahaleginik zintzoena eta eraginkorrena egiteko konpromisoa hartzen dugula. Zalaparta, iskanbila, ez da gure lehentasuna”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25