Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/22
Ismael Oar-Arteta: “Ajangizko herritarren arteko tolerantzia eta denontzako bizimodu erosoagoa lortzea dira udalerriarentzat ditudan egitasmoak”
Hautagai jeltzaleak gustuko du herritik paseatzea “herriko bideetako zulo guztiak ezagutzen ditut”
Ismael Oar-Arteta berriro izango da Ajangizko EAJ-PNVren alkategaia. Uri Batzarraren ahobatekotasuna jaso zuen, azken lau urteotan udalean Bilduren gobernuaren oposizioan egin duen lanagatik. Abokatua da eta bulegoa dauka Gernika-Lumon. Lanbidea gogoan gogora ekarri du Xabier Leteren poema: “Nere aita nahiz eta herriko alkatea izan, lan egiten zuen”.
Oar-Artetak argi eta garbi ditu bere helburuak Ajangizeko alkate bihurtzen bada. “Ajangizko herritarrentzat ditudan egitasmoen oinarri dira, lehenengo eta behin, herritar guztien arteko tolerantzia lortzea eta bigarrenik, herritar guztientzat, eta hau ez da esaldi soila baizik eta egia borobila, bizimodu erosoa eta ona lortzea. Ez dut egingo oraingo alkateak bezala, bere lagun eta zaleei baino ez dielako laguntzen. Hain zuzen ere, hori da nire herriko hautagai izatera eraman ninduen arrazoia, herri honetan ematen den egoera ahal dudan neurrian saihestea”.
Alkatetzarako hautagaiak gaineratu duenez “ aurreko gaiarekin lotuta, Ajangizen enpresa handia dago Urdaibai osoari jaten ematen diona. Nire helburua da hori baliatzea eta garapenerako erabiltzea, eta ez bakarrik Ajangizentzat, baizik eta nanoteknologia eskualde osoaren garapenerako erabiltzea”.
Oar-Artetak 52 urte ditu eta 18 eta 14 urteko seme bi ditu. Zaletasunen artean ditu irakurtzea eta ibiltzea “irakurzale amorratua naiz eta gustuko dut Ajangizetik edo beste edozein tokitik ibiltzea, baina nire herrian, batez ere. Herriko bideetako zulo guztiak ezagun ditut”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25