Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/21

Ángel Mari Acillonak Arrietan inbertitu nahi du “enplegu egitasmo iraunkor eta jasangarrietan, hau da, nekazaritza eta landa turismoan”

Arrietako alkatearen esanetan pribilejioa da herri honetan bizitzea, “herri honek uztartzen dituen paisai eta herritarrengatik”

rss Ezagutzera eman
Ángel Mari Acillonak Arrietan inbertitu nahi du “enplegu egitasmo iraunkor eta jasangarrietan, hau da, nekazaritza eta landa turismoan”

ARGAZKIA JAITSI

Ángel Mari Acillona aho batez aukeratu dute jeltzaleen Uri Batzarrean, EAJ-PNV-k Arrietan aurkeztuko duen hauteskunde zerrendaren lehen izaten segi dezan. Lau urte daramatza alkatetzan eta bere esanetan “gauzak ondo egin ditugula uste dut. Herriak hobera egin du, ideia eta egitasmo berriak ditugu eta gure herritarren ongizatea eta bizitza kalitatea ekartzen lagunduko dute”.

Arrieta hobetzen segitzeaz hitz egiten duenean azpimarratzen du berak nahiko lukeela auzoetarako bideak egoera hobean egotea “Ahalegin berezia egingo dugu ibilbide horiek behar bezala uzteko eta erabiltzaileek beren eguneroko bizitzan hobekuntza horiek senti ditzaten”. Acillonak hurrengo lau urteotarako aurreikusi du udalak toki egitasmo jasangarrietan inbertitzea. “Nekazaritza eta landa turismoa garatzeaz ari naiz, Arrietako kokapen pribilegiatuagatik, errealitate egin daitezkeelako, eta gure herria Bizkaiko mapan ikusgarriago egiten lagundu ahal digulako”.

Ángelek aitortu digu udalerriko paisaia paregabea dela. “Bizkaiaren zati handia ikus dezakegu mendietatik.Mungialdeko eskualdean egotea ere bada Arrietan bizitzeak duen abantaila. Eskualdean dauden komunikabideek herrialdeko hirigune nagusietan kokatzen gaituzte minutu gutxitan. Horra hor Arrietako herritar izateaz harro egoteko beste arrazoia”.

Lan ibilbidea bankuko erakunde batean egin zuen, zuzendari komertziala izan baitzen. Bi seme ditu, bata 35 urtekoa eta bestea 30 urtekoa, eta 62 urte ditu. Aisialdirako, kirola du gustuko. “Futbola ikustea gustatzen zait, ahal badut, Athletic-eko partidak, baina estropadak eta pilota partiduak ere gozatzen ditut. Dena dela, nire zaletasunik handiena da baratzean aritzea eta etxekoekin eta lagun artean dastatzen ditugun ortuariak hazten ikustea”.