Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/22
Rementeriak eta Aburtok Euskal Museoaren berriztapena eta birgaitzapena sustatzeko konpromisoa hartu dute
EAJ-PNV-k hogei bat kultur eragile batu ditu gaur goizean Bizkaiko ahaldun nagusirako diputatuak eta Bilboko alkategaiak hurrengo lau urteotarako egitasmo zehatzak planteatu dituzten topaketan.
-
Unai Rementeria kulturari buruzko topaketa sektorialean 2015/04/22
-
Juan Mari Aburto kulturari buruzko topaketa sektorialean 2015/04/22
-
Itxaso Atutxa kulturari buruzko topaketa sektorialean 2015/04/22
Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJ-PNV-ren hautagaia, eta Juan Mari Aburto, Bilboko alkatetzarako hautagai jeltzalea, gaur goizean Bilboko Meliá hotelean kultura eta euskara sektoreetako eragile eta ordezkariekin elkartu dira herrialdean eta Bizkaiko hiriburuan, hurrenez hurren, kulturaren eta euskararen inguruan garatuko dituzten egitasmoak aurkezteko.
Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak azaldu duenez “Bizkaian funtzionatzen duen kultur sarea dago, esperientzia dauka eta pertsonak eta lurraldea lotzen ditu” eta kultura da horrela “garapen jasangarri eta iraunkorraren laugarren zutabea” (gizarte esparruarekin, ingurumenarekin eta ekonomiarekin batera), eta kultura haurtzarotik sustatzeko aldarria egin du “sentsibilizazioa eta prestakuntza funtsezkoak dira kultura kontsumituko eta produzituko duten pertsonak izan nahi baditugu” esan du. Rementeriak “Aukerak emango dituen administrazioaren” bultzada defendatu du “kultur sektorea babesteko politiketan eraginkortasunez eta gardentasunez jardunez” eta, horretarako “Aldundiak kultur gizartearekin lankidetzan egingo du, ez du ordezkatuko eta ez dio konpetentziarik egingo. Ekimenak garatuko ditu sormenari baldintza onenak emateko, kultura zabaltzeko eta hiritar guztiak kultura kontsumitzeko aukera izatea ahalbidetzeko”. Ildo beretik, ahaldun nagusirako hautagaiak baieztatu duenez, “Bizkaiko kultur tradizionala eta euskara sustatzeko egitasmoak sortzen eta mantentzen lagunduko dugu” euskara delako “ euskaldunen ondarerik handiena”.
Unai Rementeriak honako proposamenak aurkeztu ditu :
1. Euskal Museoa berriztatzea eta sustatzea. Eraikina berriztatzea eta museoa barrutik eraberritzea. Bilboko Euskal Museoa munduko euskal museoen arteko zaharrena da (besteak daude Baionan, San Telmon eta Boisen) eta erreferentzia izan behar du. Bilbok eta Bizkaiak egiten duten kultur eskaintzaren barruan egon behar du eta Bizkaia osoan erakusketa ibiltariak antolatzeko balio behar du.
2. Kulturenea, kultur produkziorako eta adierazpen kulturaletarako lantegia sortzea. Horizon 2020 eta Europa Sortzailea 2014-2020 egitasmoen barruan, herrialdeko eta atzerriko artisten arteko esperientziak partekatzeko gune izan behar du. Erreferente izan daiteke Bizkaiko udalerri eta eskualdetan antzeko mini-faktoriak sortzeko.
3. Euskaraz eginiko kultur produkzioa babestea, bere euskarri guztietan.
4. Kulturaren babesa sustatzea, Bizkaiko kulturaren garapenean enpresen parte hartze handiagoa lortuz. Zerga pizgarri gehiago ezartzea planteatu behar dugu kultur mezenasgoa ahalbidetzeko .
5. Umeei, nerabeei eta gazteei zuzendutako jarduerak eta ekitaldiak sustatzea, belaunaldi gazteen artean kultura hedatzeko neurri gisa .
6. Aldundiaren esparru sozio-sanitarioetan eta egoitzetan artea bizitzeko eta gozatzeko aukera ematea, artisten, kultur erakundeen eta gizarte zerbitzuen lankidetza dela medio.
7. Atari digitala bultzatzea, Bizkaiko kultur eskaintza osoa barnean hartzeko ( publikoa zein pribatua, profesionala eta amateur-a ). Eta erabilgarria izan dadila kultur kontsumorako eta negozio proposamenak planifikatu nahi dituen sektore pribaturako.
8. Kultur eragileak babestea tokian tokiko, Europa mailako eta nazioarte mailako lankidetza sareetan parte har dezaten .
9. Ikus-entzunezkoen industria bultzatzea, Bilbao Bizkaia Film Commission delakoaren bidez. Arreta berezia sektorearen garapen ekonomikoari eta herrialdearen ikusgarritasunari, gure herrialdea filmatze profesionaletarako eskaintzeko.
10. Bizkaiko historia aurreko kobazuloak birgaitzea eta kobazulo horiek guztiak barnean hartuko dituen ibilbide historikoa sortzea.
Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkatetzarako hautagaiak, Bilborako dituen proposamenak aurkeztu ditu eta zera adierazi nahi izan du “kultura eta euskara izango dira Bilborako daukadan egitasmoaren ardatz nagusienetakoa”. Azaldu duenez “lehenagotik ere, oso lan garrantzitsua egin izan da Udalean, Azkuna eta Areso alkateen aldetik eta, jakina, Kultura zinegotzien aldetik, bereziki Ibone Bengoetxearen ardurapean” eta hitza eman du “ahalegin horri” eutsiko diola eta gainditzen saiatuko dela. Aburtok bere egin du Unai Rementeriak Euskal Museoa sustatzeko egin duen proposamena “hori da Bilbo eta Bizkaiaren arteko aliantzaren erakuslea”. “EAJ-PNV-ren ordezkaritzan Bilboko Udalerako eta Bizkaiko Foru Aldundirako aurkezten garen hautagaiok Euskal Museoa berriztatzeko eta birgaitzeko konpromisoa hartu dugu. Hau da, gure herriaren sustraien eta historiaren kultur zentroa eraberrituko dugu; Bilboko bihotzean kokatuta dagoen museoa, gure Alde Zaharra suspertzen lagunduko diguna. Gure iragana berreskuratzea eta etorkizunerako egitasmo bihurtzea; egitasmo garrantzitsua da, zalantzarik gabe, Bilbo hiriari distira berria emango diolako eta Alde Zaharreko merkataritzari eta ostalaritzari aukera berriak emango dizkiolako” azaldu du. Jeltzaleen alkategaiak baieztatu duenez “10eko Bilbo hiria” nahi du eta lan egingo du “enpleguan, jarduera ekonomikoan eta bizitza kalitatean hazteko, baita kultur esparruan ere; Bilbao, Kultura eta Euskara elkarrekin doazen hitzak dira eta hirurak letra larriz idazten dira” ezarri du .
Juan Mari Aburtok hurrengo proposamen hauek aurreratu ditu bere aurkezpenean :
1. Gure kultur nortasunaren balioa indartzea, eta honen barruan Euskal Museoa berriztatzea eta birgaitzea, Bilboko Alde Zaharraren alde egiten dugun apustuaren adierazle gisa .
2. Kultura eta euskararen aldeko apustua egitea, bere zentzurik zabalenean .
3. Oraingo Bilbo moderno eta kosmopolita indartzea: Turismo kulturala, kongresuak eta negozioak erakarriko dituen Bilbo hiria eraikitzeko lana egitea.
4. Arte eszenikoak eta musikalak babestea, Bilbo era guztietako kontzertu era ikuskizun hiri gisa sustatzea. Gure artista eta sortzaileen ondoan egotea.
5. Bilbo hiria sormen industria berrien gune bihurtzea.
Lehenago eginiko lana: BizkaiaGO!
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidente andreak jardunaldiari hasiera emateko orduan esan duenez “gure hautagaiek planteatu dituzten proposamenak BIzkaiaGO! Ekimenetik irten dira”. Hauxe izan da Bizkaiko EAJ-PNV-k duela urte bete martxan jarri zuen prozesu parte hartzailea, mila bat bizkaitarrek alor guztietan eraginez ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko egin dituzten ekarpenak eta hausnarketak jasotzeko, “eta kultura eta euskara guretzat garrantzi handia duten sektorea dira” esan du. “Bide hau hasi genuenean, hitza eman genuen hiritarrei parte hartze prozesu honetako hausnarketak itzuliko genizkiela; horixe egin genuen BECen martxoaren 29an. Gaur, zuei aurkeztu nahi dizkizuegu gure hautagaiek hauteskunde egitasmoetan sartu dituzten proposamen zehatzak, guztien artean Bizkaia eta Bilborako egin den kultur egitasmorik onena partekatzeko” azaldu du Bizkaiko jeltzaleen buruak.
Proposamen guztiak aurkeztuta, topaketa sektorial honetara bertaratuek Rementeriak eta Aburtok egin dituzten proposamenak partekatu ahal izan dituzte eta gaiaren inguruko hausnarketa egin dute eragile eta herri ordezkarien arteko zubiak eraikitzeko eta sinergiak sortzeko, eta kultura eta euskara alorrerako proposamenak egiteko lanean segitzeko. Mahai ingurua moderatu du Ibone Bengoetxeak, Bilboko barrutitik Batzar Nagusietarako zerrenda-buruak eta une honetan Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak. Bengoetxeak bertan bildutako guztien ekarpenak eskertu ditu, besteak beste Jesús Lizaso, eskultorea; José Ángel Serrano, kultur ekitaldien antolatzailea ; Genma Martínez, aktoresa; Diego Pérez, actorea; Joseba López Ortega, Zinebiko zuzendari ohia eta musika klasikoan aditua ; Javier Riaño, margolaria eta kultur kudeatzailea ; Alfonso Santiago, Last Tour International-en sortzaile eta zuzendari-kidea ; Koldo Serra eta Joseba Alba, zine sektoreko profesionalak ; Gerardo Ayo, Espainiako Antzoki Sarearen presidentea eta Basauriko Sozial Antzokiko zuzendaria ; Aitor Narbaiza, kultur sustatzailea ; Andrés Urrutia, Euskaltzaindiako presidentea ; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria ; Javier Viar, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria ; Juan Carlos Matellanes eta José María Vázquez Eguskiza, ABAOko presidente eta kidea,hurrenez hurren; Igone Etxebarria, Labayru Fundazioko kidea; Jon Ortuzar, Euskalduna Jauregiko zuzendari nagusia, eta Idurre Cajaraville, Baleukoko Produkzio arduraduna .
Topaketa honek jarraipena izango du datorren asteko asteazkenean, apirilak 29, zeinetan Rementeriak eta Aburtok lurralde kohesio alorrean dituzten proposamenak planteatuko dituzten,eta maiatzaren 6an, beren proposamen ekonomikoak ezagutaraziko dizkiete sektore ekonomikoko eragileei.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25