Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/23
Urkullu lehendakariak Unai Rementeriaren "zintzotasuna eta apaltasuna" azpimarratu ditu
“Ohore handia da halako proiekzio profesionala duen pertsona batek hiritarren zerbitzura jarri nahi izatea", azpimarratu du agintari jeltzaleak Ahotsak izenburupean Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai jeltzalearen nortasuna ezagutzera emateko egin den produkzioaren bigarren emanaldian
Iñigo Urkullu lehendakariak Unai Rementeriaren "zintzotasuna eta apaltasuna" azpimarratu ditu Ahotsak izenburuarekin Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiaren nortasuna deskubritzen laguntzen duten bideoen bigarren saioan. "Unairi apreziatzen diot beren jokabidean erakusten duen zintzotasuna eta bere nortasunaren apaltasuna", esan du lehendakariak. Bideoan azaldu du Rementeria ezagutu zuela ahaldun nagusirako hautagaia EGI Alderdiaren gazte erakundean zegoenean. "Ordutik egin duen ibilbidean jarraitu diot", aitortu du; "eta bere jokabidean ez da ezer aldatu, bere baloreetan, bere printzipioan, politika egiteko orduan. Aldatu duen gauza bakarra, eta gauza baliotsua da, bidean lortu duen esperientzia izan da".
Urkullu lehendakariaren ikuspuntutik, jatorriak ematen dio Rementeriari Bizkaiarentzat duen egitasmoan islatu nahi izan duen irekitasuna, mundura irekia izatea: "Itsasoa ezagutzen du eta ezagun du kostako herrikoa izateak ematen duen irekitasuna. Horrek islatzen du ondo Unairen helburua eta proiektua: mundura irekia izango den Bizkaia. Bizkaiak, Euskadi osoarekin batera, mundu globalean txertatzeko beharra du eta etorkizunerako ateak ireki behar ditu esparru berritzaile batean, baina, aldi berean, Bizkaiarren historia markatu duten sustraietan errotuz". Urkulluk era berean azpimarratu du "partekatzeko aukera izan dugun ardura maila guztietan akordioetara iristeko eta adostasunak lortzeko erakutsi izan duen borondatea", eta esan du "harro" sentitzen dela "halako proiekzio profesionala duen pertsona batek hiritarren zerbitzura jarri nahi duela ikustean”.
Lehendakariaren hitzei, Ahotsak produkzioaren bigarren emanaldi honetan, beste ahots batzuk lotzen zaizkio: Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Rementeriaren irakasle izan zen Deustuko Unibertsitatean. Bere hitzetan "Itsasoaren kresala dauka, Sollube mendiaren sendotasuna eta Mundakako olatuaren indarra eta luzera". Imanol Martínez mundakarrak Mari Tere amaren pazientzia gogoratzen du eta esan du amarengandik "horixe" atera duela, "amaren pazientzia"; Andrés Urrutia euskaltzainburuak esan du zail egiten dela izenlagun bakar batekin deskribatzea eta "eragile" izena eman dio, baina baita "euskaltzale" izena ere, "taldeko lana egiten dakien pertsona da; konpromisorako eta elkarkidetzarako pertsona da". Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoaren presidente Asier Loroñok Rementeriaren proiektuari jarri dion soinu banda "egiteko dago oraindik, gure musika tradizionala uztartuko luke mundu zabalean entzuten diren erritmoekin nahastuta". Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Rementeriak egiten duen gauza bakoitzean "sentimendua eta gogoa" jartzen dituela azpimarratu du eta Arantxa Tapiak, Sustapen Ekonomikoko Sailburua, egitasmo sendoa antzematen du "Bizkaia munduko plazan jartzeko" nahian; Txomin Arana moto pilotuak gogoratu du Rementeriak entzun egin ziola eta Dakar lasterketa egiteko eta amaitzeko ametsa betetzen lagundu ziola "eta orain nik espero dut berak ere bere ametsa betetzea"; bien bitartean, Pili Ruizek, "Pili Txistu", Mundakako txistu irakasleak telebistan ikusten duenean mutil koskorra baino ez du ikusten, "gure betiko umea".
Estekak:
Ahotsak laburpena: http://youtu.be/Voq0RFo2RDE
Ahotsak Urkullu lehendakaria: http://youtu.be/hf7IzbPplm0
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25