Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/23

Bittor Olaguenaga: “Orozkoko EA-PNVren izenean aurkeztearekin adierazi nahi dut herriarekin dudan konpromisoa”

Orozkoko jeltzaleen hautagaiak udalerriko auzoetako azpiegiturak hobetzea du helburu

rss Ezagutzera eman
Bittor Olaguenaga: “Orozkoko EA-PNVren izenean aurkeztearekin adierazi nahi dut herriarekin dudan konpromisoa”

ARGAZKIA JAITSI

Bittor Olaguenaga aukeratu dute Orozkoko Uri Batzarrean, EAJ-PNVk maiatzaren 24an aurkeztuko duen zerrendako buru izan dadin: “Orozkoko gobernua berreskuratu nahi dugu. Ezin ditugu beste lau urte galdu, Udala geldituta egon da udal gobernua geldirik egon delako”, esan du Bittorrek. EAJren zinegotzi izan zen 1987-1995 urte bitartean eta aldi hartan arduratu zen Kultura eta Hirigintza arloez. UBBren lehendakari ere izan da. Bizkaiko Foru Aldundiaren funtzionarioa da lanbidez eta Zuzenbide ikasketak ditu.

“Alkatetzara iristen banaiz, nire erronketako bat izango da Orozkoko herritarren arteko elkarbizitza ona berreskuratzen saiatzea. Herri jatorra izan gara, herrikideen arteko errespetua gorde dugu. Gu garena izan behar dugu berriz ere. Orozko hazi arazi behar dugu herritarren laguntasunarekin. Ezberdintasunik egin gabe eta beti aurrera eginez”, azpimarratu du EAJ-PNVren hautagaiak.

Olaguenagak auzoetako azpiegiturak hobetu nahi ditu. “Orozko ingurua ikaragarri ederra da. Gorbeia, Untzueta Piko eta inguruko mendiak ditugu, eta horregatik udalerriko auzoek ere inguruko naturguneen maila berean egon behar dute. Bizitzeko toki egoki bihurtuko ditugu, modernoago eta atseginago egingo ditugu”.

Alkategaia 56 urte ditu, ezkondua da eta hiru seme alaba ditu, bi seme eta alaba bat. Irakurtzea du gustuko, esku pilota zale “amorratua” da eta sukalde lanetan ere sartzen da inoiz, lagun artean eta familiarekin dagoenean.