Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/04/25

Koldo Latxiondo: “Ahalegin guztiak egingo ditugu Ea biziberritzeko egitasmoa abian jartzeko”

Alkategai jeltzalea teknologia berrien eta puntako berrikuntza teknologikoen zale sutsua da. Aldaketa beharrezko jotzen du “lau urtetako gelditasunarekin amaitzeko”.

rss Ezagutzera eman
Koldo Latxiondo: “Ahalegin guztiak egingo ditugu Ea biziberritzeko egitasmoa abian jartzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Koldo Latxiondok ondo ezagutzen ditu Eako Udalaren “barrenak”. 2007 eta 2011 urte bitartean Kultura zinegotzia izan zen. “Orduan, urteko ekitaldien egutegia osatu genuen udaleko kultur talde ezberdinekin eta euskara suspertzeko lana egin genuen. Eskolondo kiroldegia birmoldatu zen eta oraingo Kultur Etxea egin zen” azaldu du.

“Herriko Uri Buru Batzarraren ahobateko babesa jaso dut. Orain, gogotsu nator Udala berreskuratzeko, Bilduren geldotasuna eta ezintasuna ikusita. Udala berreskuratu ahal dugu eta behar dugu, Ea hobetzeko lana aurrea ateratzeko”, esan du. “Ahalegin guztiak egingo ditugu gure herria biziberritzeko egitasmoa abian jartzeko” esan du Eako alkategaiak.

Latxiondo Informatika ingeniaria da, Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen eta hainbat enpresatan lan egin izan du informazio eta komunikazio teknologiaren alorrean. Gaur egun Ibermatikan egiten du lan.

Latxiondo buru den hautagai taldeak aurreikusten dituen proiektuen artean dago “udalerrian jarduera hazi arazteko neurriak hartzea, zerbitzu eta enpleguak hobetzeko eta berriak sortzen laguntzeko. Baina, batez ere, gure inguruan enplegu berriak sortzea, Busturialdea eskualdearekin lankidetzan. Herri bizia nahi dugu”.

Ea herrian gehien gustatzen zaionaz galdetuta, Latxiondok kostako herri honetakoa izateak ematen dion harrotasuna ateratzen du “dena gustatzen zait nire herrian. Edertasunaz gain, hiri batean ez dagoen lasaitasuna eta baretasuna daukagu. Inguru bikain hau, edertasun hau lagun artean, herrikideekin eta familiarekin gozatzea... batzuetan ahaztu egiten zaizkigu inguratzen gaituzten handitasunak eta edertasunak, eta horiek gozatzeko daukagun aukera handia”.

Koldo Latxiondo ezkondua da ”19 hilabeteko alaba daukat eta bigarren umea izango dugu urrian. Futbolzalea naiz, urtetan izan naiz futbol jokalari eta orain zale amorratua naiz; eta, jakina, Athletic zalea ere banaiz. Pilotalekuan ere aritzen naiz, frontenis eta palarekin; ibilaldi luzeak egiten ditut familiarekin eta txakurrarekin eta, informatikoa naizenez gero, teknologia zalea ere banaiz, gustuko izaten dut puntako berrikuntza teknologikoak ezagutzea”.