Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/29
Karlos Idirin: “Nire erronkarik nagusiena da Zeberio XXI. mendean kokatzea, baina inola ere bere herri nortasuna galdu gabe”
Hautagai jeltzaleak bere herriaz hitz egiterakoan azpimarratu du bere historia eta bere iragana
Karlos Idirinek Zeberioko alderdikideen aho bateko babesa jaso zuen udalerri honetan EAJ-PNV-ren zerrenda buru izateko. Alderdia barrutik ezagutzen du, lehenengo Uri Buru Batzarreko kide eta gero Uri Buru Batzarraren lehendakari izan delako.”Deustuko Salesiarretan ikasi nuen, Industria Maisutza ikasi nuen. Nire nortasunak hala bultzatuta, basogintza eta lorezaintza eta lan zibil eta publikorako enpresak egin nituen. Bizkaiko Hondeatzaileen Elkarteko presidentea izan naiz. Gaur egun hainbat enpresetan egiten dut lan, lanak teknologia berriaren bidez zuzentzeko arduretan” azaldu du Idirinek.
Hautagai jeltzaleak Zeberio hobetu nahi du eta helburu hori lortzeko ideiak eta proiektuak jasoko ditu EAJren hauteskunde egitasmoan. “Nire erronkarik nagusiena da Zeberio XXI. Mendian kokatzea, baina bere herri nortasuna galdu gabe. Uste dut errealitate egin dezakegun zerbait dela teknologia berriak ezartzea, auzo eta baserri guztietan komunikazioa bermatuta egon dadin. Langabezia eta txirotasuna erreferente izango ez diren herria nahi dut; gazteriak gure herrian bere tokia izan dezala, garapen motore izan dadila eta sentsibilitate eta irizpide guztiak errespetatuak izan daitezela” horrela azaldu du bere ibilbide orria Zeberioko alkategaiak. “Auzoetako bideak eta Ugao gure herriarekin lotzen duen foru errepidea ere konpondu nahi ditut; Zeberioko herritarren oinarrizko beharrak bermatuta egon daitezela; pertsona nagusientzako udal lokal bat eta jarduera sozio-kulturaletarako tokia prestatuko ditugu, eta, jakina, Zeberion ere turismoa sustatzeko ahalegina egingo dugu “ gaineratu du.
“Nire herriaz, dena gustatzen zait; oso zail egiten zait zergatiak azaltzea. Bizitza osoa daramat kale hauetan, betidanik ezagutu izan ditudan herritarrekin; batzuen arazoak ezagutzen ditut, haiek nireak ezagutzen dituzten modu berean”, esan du. Zerbait azpimarratzekotan “herriaren historia eta iragana” azpimarratzen duela baieztatu du.
Zeberioko EAJ-PNV-ren zerrenda-buruak 54 urte ditu, ezkondua da eta seme bat du. “Pilota jokoa eta futbola ditut gustuko. Benito Lertxundiren eta Mikel Laboaren musika gozatzen dut, baina nire pasiorik handiena da baratze lanetan aritzea, nire tomate, piper eta uhazak nik neuk hartzea da ezergatik ere baztertuko ez dudan plazerra”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25