Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/04
Itxaso Atutxak baieztatu du Euskadi "seriotasunez, egonkortasunez eta arduraz" eraiki beharra dagoela
BBBren presidenteak Benidorm-en ospatu den ekitaldi politikoan esan du krisitik ateratzeko modurik onena dela erakunde guztien artean egitea " horrela baino ez baitugu lortuko galdutako enpleguak berreskuratzea eta hazkunde ekonomikoa era erreal eta eraginkorrean bultzatzea".
-
Itxaso Atutxa Benidormen III 2015/05/04
-
Itxaso Atutxa Benidormen II 2015/05/04
-
Itxaso Atutxa Benidormen I 2015/05/04
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidente andreak azpimarratu du ezinbestekoa dela erakunde guztiek "norabide berean egitea; indar guztiz eta denok aldi berean, krisia behin betiko atzean uzteko" eta baieztatu duenez "EAJ-PNV-ren moldeak baino ez du segurtasuna emango, EAJ-ren jardunak baino ez du bermatuko euskal erakundeak hirritarren mesedetan elkarrekin aritzea; Eusko Jaurlaritza serioarekin eta Aldundi arduratsuekin". "Herri hau seriotasunez eta egonkortasunez egin behar da, eta ez esperimentu eta abenturen bidez" azpimarratu du.
Hitz horiek esan ditu Bizkaiko jeltzaleen buruak Benidormera egin duen bisitan. Alacant-eko hirira joan da gaur bertan bizi diren euskaldunekin elkartzeko, eta hiriko batzokian ospatu den ekitaldi politikoan parte hartu du. Atutxak bere argudioa indartzeko esan duenez "horrela baino ez dugu lortuko enplegu galduak berreskuratzea eta hazkunde ekonomikoa era erreal eta eraginkorraren bidez bultzatzea, lehen eta bigarren mailako herrialderik gabe eta herri hau gero eta askeagoa eta solidarioagoa izatea lortuz".
Zentzu berean esan duenez, herrialdeak eta hiriburuak indartsuagoak baldin badira "Euskadi osoa indartsuagoa izango dela. Euskadi ezin dugu ulertu herrialde bat kanpoan utzita edo hiriburu edo herri bat kanpoan utzita" eta "ez gara gu izango herrialdeen arteko gatazkak eragingo ditugunak, ez gara gu izango diskurtso populistak edo demagogikoak egingo ditugunak. Herri honetako erakunde guztiek eta euskal herritar guztiek soinez soin lan egiteko ordua da" azpimarratu du. Burukide jeltzaleak era berean azaldu du EAJ-PNV-k "konpromiso hori hartu duela, gu gazteen lehen lanpostuaz arduratzen garelako; langabeez, gurasoez, eta, jakina, pentsiodunez ere bai; zuek izan zarete eta zuek zarete oraindik herri honetako aktiborik garrantzitsuenetakoa" esan die Benidorm-eko jeltzaleen egoitzan elkartu diren 100 lagun baino gehiagokoei.
Maiatzaren 24an ospatuko diren udal eta foru hauteskundeen inguruan, Atutxak esan du bere alderdia "ardura handiz" aurkezten dela " bai, baina baita ilusioarekin ere bai" eta azaldu du politikak gaur egun bizi dituen momentu latzen gainetik ere "gure hautagaiek Euskadi osoarentzat eta herri guztientzat dugun egitasmoarekiko konpromisoa hartu dute; EAJ-PNV-k egitasmoa dauka, ideiak ditu eta Euskadirentzako etorkizunik onenaren alde egin nahi du". Gaur goizean elkartu diren guztiei eskatu die senide, ezagun eta lagun guztiei "egitasmo ilusio sortzaile hau" azaltzea "herritarrek eginiko ekarpenekin egin delako" eta egitasmo honetan "pertsona guztiek tokia dutelako”. Burukideak zehaztu nahi izan duenez EAJ-PNV-k "ez du inortxo erre bazterrean utziko, gure ideologia izan ala ez". Era berean azaldu duenez "boto guztiak behar dira, berdin Benidormen zein Euskadin; krisiari aurre egiteko orduan berdin dio bizkaitar, arabar, gipuzkoar edo nafar izan, euskal herritarrak garelako eta gure Herriarentzat onena nahi dugulako". “Gure herrientzat ona dena, ona izango delako Euskadirentzat ere; hazi nahi badugu batu egin behar dugulako. Eta guk, EAJ-PNVren aldetik Herri hau hazi arazi nahiko duten guztiekin batu nahi dugulako" amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25