Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/03
Alberto Aranzibiak “lantalde trinkoa” aurkeztu nahi du Zaldibar hazi arazteko
Alkategaiaren erronka da herritar guztien beharrei erantzuna ematea eta hartutako konpromisoak betetzea du helburu
Alberto Aranzibiak ondo baino hobeto daki zerbitzu publikoa zer den, lan taldean aritzea eta egitasmo batekin konpromisoa hartzea. Zaldibargo EAJ-PNV-ren Uri Batzarrak ezaugarri horiek guztiak hartu ditu kontuan, Aranzibia alkatetzara aurkezteko orduan. Zaldibargo alkategaiak hainbat ardura eraman izan ditu orain arte. Bi legegintzalditan, 1983 eta 10991 urte bitartean, Zaldibargo zinegotzi izan zen; bederatzi urtetan EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren presidente izan zen (epe ezberdinetan); diruzaina izan da, Uri Epaimahaiko kide, Herrialde Batzarreko ahaldun.... eta hori guztia bere lanbidearekin uztartu izan du urteotan; Aranzibia Ingeniari Tekniko Industriala da eta Lan Arriskuetarako Prebentzioko Goi Teknikaria. Gaur egun erretiratuta dago.
Maiatzaren 24ko hauteskundeetan irabazle irteten bada, alkategaiak argi dauka Zaldibarren erronka nagusienetakoa dela “lantalde trinkoan aritzea, bakoitzak bere funtzioekin, hartutako konpromisoak betetzeko eta zaldibartarren beharrei erantzuna emateko”.
Bere helburuen artean dago leihatila bakarra irekitzea herritarrek toki administrazioarekin egin behar dituzten izapideak errazteko; Eusko Jaurlaritzarekin batera, eskolak handitzeko eta berriztatzeko lanak martxan jartzea; Ospitale Psikiatrikoko parkea eraberritzea eta osasun zentroa beharrizan errealetara egokituz; kultur etxe berria egitea sustatzea; osasun zentroa handitzea; alde zaharreko sarbideak hobetzea eta eskailera mekanikoak jartzea, eta auzoetan aldizkako bilerak egitea auzoen beharrei erantzuteko.
Alberto Aranzibiak azaldu du Zaldibar herrian gehien apreziatzen dituen gauzen artean dagoela bere tamaina. “herri txikia izateak herritarrengandik hurbil egoteko aukera ematen digu, bere eguneroko bizimodua ezagutzeko... Eta, zer esan paisaiaz! Inguru eta txoko zoragarriak ditugu gure ahalegin guztiekin zaindu behar ditugunak”. 68 urte ditu “ ia 69” eta hautagai jeltzalea “pozik eta alabetaz harro” agertu zaigu. Bere baratzaz ere harro dago “gure familia hornitzeko beste jasotzen dugu; arrautza ekologikoak, barazkiak eta fruta ezberdinak jasotzen ditugu...”. Naturaz aparte, Aranzibiaren zaletasunik handienetakoa da Eitzaga auzoan daukan Abeletxe baserria “ urteetako lana egin dut baserria berriztatzen; nire etxea da, nire arbaso guztiena” esan du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25