Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/04
Josu Sabin Olano izango da,berriz ere, Arratzuko EAJ-PNV-ren hautagaia
Arratzuko Udalean gobernuan eman dituen urteek abalatzen dute berriro ere alkatetzara aurkezteko “Erronkari ekingo diot lehen eguneko ardura eta ilusio berberarekin”
Ur teknikaria da, ezkondua eta hiru urteko alabaren aita. Arratzuko alkate Josu Sabin Olano aho batez aukeratu dute Arratzuko EAJ-PNV-ren zerrenda-burua izan dadin, maiatzaren 24ko hauteskundeetan. Olanok Arratzuko Udalean alkatetzan eman dituen zortzi urteek eta aurreko lau urteotan alkateorde gisa egindako lana hartu dute kontuan udal batzarraren babesa emateko orduan.
Josuk Udala gobernatzeko erronkari helduko dio “ lehen eguneko ardura eta ilusio berberarekin. Taldean belaunaldi aldaketa emango da gazte asko egongo direlako, eta horrek ere taldeaz harro egotea eragiten dit”.
Arratzuren beharrak etengabeak dira “borondatea badago, beti dago zer egin” esan du hautagai jeltzaleak. Garrantzitsuena da orain gure herrikideei entzutea, beren eskariei erantzutea eta bizimodu hobea bermatzea”.
Eta, jakin badaki zertaz ari den. Olanok esperientzia zabala du udal kudeaketan, eta ondo baino hobeto daki Arratzun zer beharrizan duten. Hurrengo lau urteotarako hauteskunde egitasmoan Belendizetik Barrutiarainoko bidegorriak egiten segitu nahi dute, Luarka eta Oleskoko errotonden bidez bideetako segurtasuna hobetzeko lana egingo dute, jarraipena emango diote salneurri hitzartuko etxebizitzen eta alokatzeko etxebizitzen egitasmoari eta interpretazio zentroa egingo dute Arrolako “oppidum-en” “ Euskadi osoko garrantzitsuena izango da” esan du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25