Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/05
Iratxe Lamikiz izango da Muruetako EAJ-PNVren zerrenda-burua
Hautagai jeltzaleak “orain bizi ditugun denboretara moldatutako” hauteskunde egitasmoa aurkeztuko du. “Ezer baino lehenago, Murueta ez dadila lo egiteko herria izan”
Iratxe Lamikiz, Muruetako EAJ-PNV-ren zinegotzia da gaur egun eta bere alderdikideen aho bateko babesa jaso du hurrengo udal hauteskundeei begira. Erronkari “ardura handiz” heldu nahi dio “Busturialdeko herri honetan Alderdiak bere funtzioa eta eragina izan dezan”. Gaur egun “ Muruetak beharrizan asko ditu eta nire helburua izango da herrikideen kezkak eta beharrak jasotzea eta beren interesei erantzun ahal izatea” esan du jeltzaleen alkategaiak.
55 urte ditu, seme nerabe baten ama da eta Erizaintzan diplomatua. Iratxe Lamikizek prestatu duen hauteskunde egitasmoak jasotzen du “Murueta herrian eta eskualde osoan bizi ditugun garai berrietara egokitutako proiektua”. Hautagaiak azpimarratu duen gaietako bat da “udalerrian bizitza kalitatean eskaintzen duen potentzial handia”, basoak eta itsasadarrak uztartzen diren naturguneak inguratuta dagoelako. “Gure helburua da gure baliabideak, gure ibilbideak eta inguruak eskaini ahal dituen jarduerak beste udalerriekin partekatzea.”
Lamikizek buruan daukan beste asmoa da herrian Kultur Etxea egitea, eskualdeko herri bakarra baita gazteentzako topagunerik, nagusientzako tokirik eta elkarteentzako lokalik ez duena. Ezer baino lehenago “lo egiteko herria izan ez dadila”. Are gehiago “Guk Gernika, gure eskualdeko herri nagusiari eskaini ahal diogu aisialdia gozatzeko toki paregabea”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25