Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/06

Joseba Zarragoikoetxea, Ereñoko alkate berraukeratua izateko izendatua

“Herri honek duen guztiaz harro”, oraingo alkateak Ereño hazi arazteko proposamenez beteta dagoen hauteskunde egitasmoa aurkeztu du

rss Ezagutzera eman
Joseba Zarragoikoetxea, Ereñoko alkate berraukeratua izateko izendatua

ARGAZKIA JAITSI

Ereñoko Uri Batzarrak Joseba Zarragoikoetxea oraingo alkatearengan daukan konfiantza berretsi du, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan herri horretako EAJ-PNV-ren alkategaia izan dadin.

Zarragoikoetxeak legegintzaldirako erronkak jasota ditu, herritarrek orain arteko konfiantza eta babesarekin alkatetzara iristen denean martxan jartzeko. Beste hainbat egitasmoren artean aurreikusita dauka “herriko txiki eta gazteentzako ludoteka egitea; Gabika auzoko Joan Deunaren eliza ingurua urbanizatzea; egon daitekeen sistemarik onena erabilita, udalerri osoan mugikorren estaldura egokia ematen saiatzea; Ereñozar gaztelua Ondasun Kultural izendatua izan dadila; eta oinezkoentzako, txirringa eta zaldientzako ibilbideak sustatzea, gure herrian ditugun ondasunak ezagutzera emateko eta sustatzeko ( marmol-harri gorrizko harrobiak, Ereñozargo Mikel Deuna, lezeak, ...)”.

Hautagai jeltzalea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da EHUn, eta sei urte daramatza Euskadiko Motoziklismo Federazioko presidente orde gisa. Kirolzale amorratua da. Enduro praktikatzen du (motoziklismo diziplina), era berean gustuko du txirrindularitza eta menditik paseatzea eta, “zelan ez, San Mamesera joatea”. Gainera,Ereño herrian hainbat kirol ekitaldi antolatu izan ditu orain arte, besteak beste txirringa lasterketak, zaldi eta moto lasterketak,...”

Bere udalerriaz esan du “herri lasaia” dela eta “oso giro ona” dagoela”. “Egia esan, dena gustatzen zait, baina aitortu beharra dugu Urdaibai itsasadarreko ikuspegirik ederrenak Ereñozargo Mikel Deunatik ditugula” esan du harrotasunez.