Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/07
Itxaso Atutxa: “Unai Rementeria eta Juan Mari Aburto ekintzak dira Bizkaia eta Bilborentzat”
Bizkai Buru Batzarraren presidente andreak Bilbon egin den kanpaina hasierako ekitaldian esan du EAJ-PNV-ren hautagaiek dutela “herrialde osoarentzako eta herri bakoitzarentzako egitasmorik onena”
Juan Mari Aburto_kanpainaren hasiera
MINTZALDIA - 2015/05/07Unai Rementaria_kanpaina hasiera
MINTZALDIA - 2015/05/07
“Prest gaude, gogotsu gaude eta, batez ere, egitasmo erreala daukagu Bizkaiarentzat eta EAJ-PNV-k bere hautagai zerrenda propioak aurkeztuko dituen 110 herrientzat. Baina hori ez da ezer berria guretzat: guk jakin badakigu zer den esana egitea, betidanik egin izan dugulako”. Hitz borobil horiek esan ditu Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidente andreak, gaur arratsaldez, Bilbon kanpaina hasierako herrialde mailako ekitaldian egin den ekitaldian. Talde jeltzaleak EAEko hiru hiriburuetan, aldi berean ospatu duen ekitaldian eman dio hasiera kanpainari. Teknologia eta satelite bidezko konexioek ahalbidetu dute, telebista saio baten egitura izan duen aurkezpenean, Iñigo Urkullu lehendakariaren, EBBren presidente Andoni Ortuzarren eta hiriburu eta herrialdeetako hautagai nagusien parte hartzea uztartzea: Gorka Urtaran eta Ramiro González Gasteizetik; Eneko Goia eta Markel Olano Donostiatik; eta Juan Mari Aburto eta Unai Rementeria Bilbotik.
Bizkaiko jeltzaleen buruak orain arteko karguei bere esker ona adierazi nahi izan die aurtengo hautagai jeltzaleei lekukoa emateko orduan erakutsi izan duten “dotorezia eta prestutasunagatik”, eta bereziki José Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusiari; Ibon Areso, Bilboko alkateari, eta Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako buruari. “Beste behin ere, harrotasun osoz esan dezakegu EAJ-PNV-ko emakume eta gizonok Bizkaiaren eta herri guztien zerbitzura jarriko dugula daukagun onena, aktiborik preziatuena: pertsonak. Herrialde honen etorkizunarekin konpromisoa hartu duten emakume eta gizonak, konpromisoa hartu baitute beraien herriak osatzen dituzten pertsona bakoitzaren etorkizunarekin”, ezarri du.
Atutxarekin batera hitz egin dute Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak, eta Juan Mari Aburto, Bilboko alkaterako hautagaiak. “Haiek izango dira, EAJ-PNV-ren izenean, herrialde eta hiribildu hau hazi araziko dutenak, elkarrekin egingo dute; Bilborentzat ona dena, ona ere badelako Bizkaiarentzat eta 111 udalerrientzat, eta alderantziz. Ezin dugu bata bestearengandik banatu” azaldu du. BBB-ren buruak adierazi duenez, “EAJ-PNVren lidergoak bermea eta segurtasuna ematen du galdutako enpleguak berreskuratzeko eta hazkunde ekonomikoa era erreal eta eraginkorrean bultzatzeko”; “urteak daramatzagu hori egiten eta erakusten” eta “Bizkaiarentzat eginak garelako, eta Bizkaiarentzako ekintzak garelako”, amaitu du.
Politikan bizi den sinesgarritasunik ezaz jabetuta, Unai Rementeriak kanpaina hasi nahi izan du “esku bete albiste onekin, bost albiste izugarri onak Bizkaiarentzat: lehenengoa, PCB-k azken berri ona eman digu Sestaon instalazio berri batean inbertituko dituen 20 milioi horiekin eta Ezkerraldean eta Bizkaian sortuko dituen 200 lanpostu berriekin; bigarrena, Gestampe-k Boroan ezarriko du mundu mailako prestakuntza zentroa; hirugarrena, TysenKrupp-ek Ikerketa eta Garapen zentroa eraikiko du Zamudion; laugarrena, Alstom-ek instalazio berria eraikiko du Ortuellan; eta bosgarrena, Bizkaian 2.319 langabetu gutxiago daudela. Hau da EAJ-k eskaintzen duena: ekintzak, albiste onak eta kalitatezko lanpostuak. Ekintzak dira gure kanpainarik onena”.
Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJ-ren hautagaiaren esanetan, hauteskunde hauetan aukeratuko da “EAJ-ren lana eta albiste onen, edo besteen esperimentuen artean”. “Agi izan, ez da esperimentuak egiteko unea. Suspertzea dago jokoan, geldialditik irtetea dago jokoan. Hauteskunde hauetako olatu ona gara. Inoiz baino indartsuago gaude. Inoiz baino elkartuago. Eta politika, benetako politika, inoiz baino beharrezkoagoa da”, adierazi du Rementeriak, EAJ-k Bizkaiari aldaketa, ilusioa eta politika egiteko beste modu bat dakarren belaunaldi berria eskaintzen diola adierazteaz batera. “Aldaketa gara. Pertsona gazteak gara, eskarmentu handikoak eta ilusioz betetakoak. Gogotsu gaude. Eta 0,0 politikako pertsonak gara. Zero irain eta zero joko zikin”, esan du.
Juan Mari Aburto, EAJ-PNV-k Bilbon aurkeztuko duen alkategaiak, bere aldetik, alderdikideak eta alderdizaleak animatu nahi izan ditu kanpaina osoan lan egitera: “15 egun ditugu Bilbo goitik behera ibiltzeko, hiri honetako auzo guztietara iristeko, ‘Munduko Hiriburuan’ elkarrekin bizi diren pertsonengana iristeko. 15 egun ditugu konbentzitzeko eta EAJ-PNV-ren aldeko botoa eskatzeko. 10etik 10eko Bilbo nahi badugu, gogor ekin behar diogu maiatzaren 24an bikaina ateratzeko, edo hobeto, ohorezko matrikula lortzeko”.
Aburtok udal hauteskundeetan arrakastatsu irteteko bost gakoak azaldu ditu: konpromisoa, hurbiltasuna, hiritartasuna, konbentzitzea eta kanpaina. Amaitzeko, Urkullu lehendakaria gogoan, seigarren elementua erantsi nahi izan dio boskoteari: “lana, lana eta lana”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25