Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/08

Rementeriak eta Aburtok Bilbo eta Bizkaiaren arteko konpromisoa berretsi dute

Bizkaiko ahaldun nagusirako eta Bilboko alkatetzarako hautagaiek azpimarratu dutenez, konpromiso honek lotzen ditu aurrerapenarekin, nazioarte mailako aitortzarekin, jarduera ekonomikoarekin eta enpleguarekin.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Bilbao-Bizkaia hitzarmena. Unai Rementeria
    2015/05/08

    ARTXIBOA JAITSI

  • Bilbao-Bizkaia hitzarmena. Juan Mari Aburto
    2015/05/08

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Bilbo eta Bizkaiaren arteko konpromiso irmoaren sinboloa den aldetik, Juan Mari Aburtok eta Unai Rementeriak hauteskunde kanpainari hasiera eman diote gaur Guggenheim museoaren aurrean, bere garaian Iñaki Azkunak eta José Luis Bilbaok ahalbidetu zuten burdinazko ituna indartzera datorren titaniozko sinbolo berriaren sinboloa ere den heinean. “Haiek egin zuten Bilbo eta Bizkaiaren arteko burdinazko itun hura, eta Juan Marik eta biok urrats berria eman nahi dugu gaurkoan. Burdinazko itunetik titaniozko itunerako urratsa eman nahi dugu. Guggenheim museoaren titanioa, eraikin honek ordezten dituen baloreena. Aurrerapena, nazioarte mailako aitortza,jarduera ekonomikoa eta enplegua. Gaurkoan izenpetu dugun titaniozko itun honek balore horietara lotzen gaitu” azpimarratu du Rementeriak. Aburtok, bere aldetik “Bilborentzat ona, Bizkaiarentzat ona eta Euskadirentzat ona” den itunarekiko konpromisoa azpimarratu nahi izan du.

Bilboko alkatetzarako EAJ-ren hautagaiak adierazi duenez “konpromiso honek balio beharko luke baliabideak, indarra eta ahaleginak batzeko, inbertsio, industria, enpresa, teknologia berriak eta sormen eta diseinu industria gehiago erakartzea helburu”. Aburtok baieztatu du itun hau finkatuko dela Bilborentzat eta Bizkaia osoarentzat onurak ekarri ditzaketen esparru guztietan: “Kultura eta prestakuntza gehiago erakartzeko, beste herrialdeekiko konektibotasun handiagoa lortzeko, enplegu gehiago lortzeko. Bilbo eta BIzkaiko pertsonentzat egina den ituna da, azken finean”: Aburtok eta Rementeriak azpimarratu dute itun honek ere eramango dituela egitasmo zehatzak gauzatzera, besteak beste Euskal Museoa berriztatzea, erreferente bihur dadin, edo nazioarte mailako ekitaldiak erakartzea, Bilbo eta Bizkaia munduko mapan kokatzen lagunduko dutenak. Lankidetza horren fruitu izango da datorren urtean ospatuko den Europako Toki Gobernu Iraunkorren Europar Kongresua, kontinente osoko mila bat ordezkari politiko batuko dituena.

“EAJ-ren aldetik taldea gara eta taldean egiten dugu lan” azpimarratu du Rementeriak. Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak azpimarratu duenez “zerbitzari publikoen belaunaldi batek beren lana egin du, eta krisiaren gainetik ere herri zoragarria eraikitzea lortu dute”. Era berean aldarrikatu ditu belaunaldi berriaren “indarra, ideiak eta konpromisoa”. “Bilborentzat eta Bizkaiarentzat ilusioa eta aldaketa ekarriko dugun belaunaldi berria gara. Eta, elkarrekin lortuko duen belaunaldia gara. Gizalegezko ituna da. Titaniozko ituna”, amaitu du.