Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/09
Unai Rementeriak herrigune historikoen suspertze-planak eta bestelako ekintza berritzaileak bultzatuko ditu merkataritza indartzeko eta sektore horretan lana sortzeko
Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak arlo horretan hartuko dituen neurriak aurkeztu ditu gaur, besteak beste, kontsumoa dinamizatzeko ekintzak, salmentetan 14,5 milioi euro baino gehiago sortu dituzten azken lau urtetan egindakoen ildotik jarraituz
-
Unai Rementeria_Gernika-Lumo_Merkataritza 2015/05/09
Sektoriala Bizkaia_Unai Rementeria_Merkataritza
MINTZALDIA - 2015/05/09
Bizkaiko Ahaldun Nagusirako EAJren hautagaiak, Unai Rementeriak, Gernikan aurkeztu ditu gaur merkataritzarekin lotuta eta sektore hori berpizteko bere hauteskunde-programan jaso dituen neurri nagusiak. Aurkezpen horretan azpimarratu du merkataritzak duen papera Bizkaiko eskualde eta udalerrietako egituraketa ekonomikoan baita jarduera ekonomikoaren sorreran ere, eta gogorarazi du amaitzear dagoen legegintzaldian eman zaion laguntza. “Lana sortzeko eta jarduera eragiteko, merkataritza ezinbestekoa da. Merkataritza bizitza delako eta bizitza ematen duelako. Krisi honetan oso gaizki pasatu duen sektorea dela badakit. Merkatariak baino, bizirik ateratzea lortu duten benetako heroiak dira. Bizirik irauteko lan horretan lagundu izateaz pozik nago. Kontsumoaren dinamizazio-kanpainekin erosketetan 14,5 milioi euro baino gehiago sortu ditugu legegintzaldi honetan. Krisia gainditu dugu elkarrekin eta elkarrekin jarraituko dugu geldialdia ere gainditu arte”, azaldu du.
Hautagai jeltzaleak gogora ekarri du sektore honek egun 68.886 pertsonei ematen diela lana zabalik dauden 22.580 merkataritza-establezimenduetan. Eta saltoki kopuru hau 2008an martxan zeudenena baino txikiagoa dela, izan ere, epe honetan Bizkaiak merkataritza-establezimenduen % 13,7a galdu du. Edozein modutan ere, sektore honek sortutako enpleguaren murrizketa ez da hain baxua izan eta % 10,4ean dago.
Horregatik Rementeriak gaur aurkeztu dituen neurriek merkataritza txikiaren iraupena bermatzea eta sektoreak krisia atzean uzteko ezinbestekoa den kontsumoaren dinamizazioa dute helburu. Hori dela eta, suspertze planak garatuko ditu Bizkaiko 16 herrigune historikoetan, eremu horiek sustatzeari esker zabal daitezkeen aukerak topera baliatzeko. Eta tokiko merkataritza-guneetan aktibazio-plan bat jarriko du martxan ekintzaile berriei saltokiak zabaltzeko laguntza zuzena emateko neurrien bidez. Ekintza berritzaileak ere garatuko ditu sektorea etorkizuneko beharretara egokitzeko eta saltoki txikietan enpresarien transmisioa erraztuko duten programak bultzatuko ditu, modu horretan belaunaldien ordezkatzea bermatzeko. Merkataritza suspertzeko jarduerak osatzeko, kontsumoa dinamizatzea helburu duten ekintza zehatzak egingo dira, baita tokiko dinamizatzaile eta enplegu sortzaile gisa saltoki txikiek duten papera indartzeko ekintzak ere.
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25