Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/11
Rementeriak Bizkaia munduarekin lotzeko apustua egin du, lurraldearrentzat aukerak bilatzeko asmoz
Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak atzerriko inbertsioa erakartzeko proiektua aurkeztu du, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko helburuarekin.
Unai Rementeriaren hitzaldia, Loiuko aireportuan
HITZALDIA - 2015/05/11
Argazkiak...
Unai Rementeriak Bizkaia munduarekin lotzearen alde egin du, lurraldean jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen lagunduko duten aukerak bilatu nahirik. Loiuko aireportuan, ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak adibide gisa jarri ditu astelehen goizetan hegazkinetara igotzen diren Bizkaiko emakume eta gizonak, munduan aukeraren baten bila joaten direnak. “Bizkaiak gauza bera egin behar du”, esan du: “onartzen dut ez zaidala hegan egitea gustatzen, baina konpromiso hau hartuko dut: maleta prestatu, eta behar diren hegazkin guztiak hartuko ditut, gure enpresekin batera joateko eta munduan gehiago saltzen laguntzeko, bai eta Bizkaira atzerriko enpresak eta inbertsioa erakartzen saiatzeko gure gazteek alde egiteko maleta hartu beharrean egon ez daitezen. Aukerak hemen sortu behar ditugu. Euren hezkuntza kanpoan osotu dezakete, baina hemen lan egin behar dute gure gazteek”. Rementeriaren ustez, merkatu globala aukera aparta da berraktibazio ekonomikoaren eta enplegu-sorreraren helburu handia lortzeko. “Mundua da gure aukera handia. It’s the time for Biscay. Krisiaren irteerak aukera-uneak dira, gauzak ondo eginez gero. Eta Bizkaiaren aukera izugarria da. Hain une garrantzitsuan, Bizkaian, txotxolokeriarik ez. Ez da esperimentuen garaia. Ezin dugu hutsik egin. Berreskurapena, enplegua eta ongizatea jokoan ditugu”, nabarmendu du.
Rementeriak “geldialdiaren aurkako antidoto” gisa aurkezten du bere programa; izan ere, bertan, ekonomia berraktibatzeko neurriak daude jasota. “Atzerriko inbertsioa erakarri behar dugu, bertako inbertsioa sustatzeko, jarduera ekonomikoa sortzeko eta enplegua sorrarazteko. Eta halaxe egingo dugu, Doing Business Bizkaian Programaren bitartez. Lurzoru industrialeko eskaintza erakargarriarekin, fiskalitate propioaren abantailekin, finantziazio zehatzarekin eta laguntza publikoekin, enplegu-sorreraren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen esparruetan”, adierazi du. Rementeriak sare iraunkorra osatzeko proposamena ere egin du, Bizkaia mundu mailako aukera-zentro nagusiekin lotu ahal izateko. Eta, aldi berean, iragarri du zenbait proiektu bultzatuko dituela, Bizkaiko enpresek (“errendimendu aldetik handiak, baina, gehienak, tamainaz txikiak direnak”) aliantzak egin ditzaten eta indarra bildu dezaten, merkatu globalean lehiatzeko aukera izateko.
Atzerriko inbertsioa eta enpresak Bizkaira erakartzeko programa hau da Unai Rementeriak bere programan duen proiektu estrategikoetako bat. Horrez gain, beste zenbait konpromiso ere hartu ditu: iraupen luzeko langabeen, 45 urtetik gorakoen eta gazteen artean 10.000 enplegu berri sustatzea; Energy Intelligence Center sortzea, Bizkaiko sektore energetikoaren polo eragile gisa; arreta osoko leihatilak irekitzea, Aldundia eskualdeetara hurbilarazteko; 100 milioi euro inbertitzea, Bizkai osoko errepideak konpontzeko; Gizarte Laguntzak ikertzeko zerbitzua sortzea, iruzurrak saihestu ahal izateko; edota Metroko 3. Linea sustatzea, eta Abiadura Handiko Trena Bilbora etor dadin lan egitea.
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25