Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/11
Itxaso Atutxak Rementeria eta Aburto hautagaiez esan du "Bizkaia eta Bilboren etorkizunik onena" direla
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak azpimarratu du "denok norabide berean egiteak" duen garrantzia, "Bilbo zenbat eta hobea izan, Bizkaia orduan eta hobea izango delako; eta Bizkaia, zenbat eta hobea izan, orduan eta hobea izango da gure herri bakoitza".
Itxaso Atutxaren hitzaldia, Euskaldunan
HITZALDIA - 2015/05/11Unai Rementeriaren hitzaldia, Euskaldunan
HITZALDIA - 2015/05/11Juan Maria Aburtoren hitzaldia, Euskaldunan
HITZALDIA - 2015/05/11
“Unai Rementeria eta Juan Mari Aburto izango dira Bilbo eta Bizkaiaren iragana eraiki zuten EAJ-PNV-ko emakume eta gizonek utzitako legatuari eutsi eta hobetzeari ekingo diotenak". Hitz horiekin deskribatu ditu Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren buruak, Bizkaiko ahaldun nagusirako eta Bilboko Alkatetzarako hautagaiak, gaur arratsaldez Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian. Euzko Alderdi Jeltzaleak ekitaldi honetan aurkeztu ditu herrialdeko eta hiriburuko hautagai biak, Euskaldunara hurbildu dien Bilbo eta Bizkaia osoko gizarte eragile ugarien aurrean.
Atutxa antzinako Euskalduna Ontziolak zeuden tokian altxatu zen eraikinean elkartu da gaur Bilbo eta Bizkaiko 300 eragilerekin. Areto berean elkartu dira hezkuntza alorreko eragileak, elkarteetako ordezkariak, merkatariak, enpresariak eta politikariak. Beraiekin batera ere izan dira komunikabideetako ordezkariak eta kirol eta kultur esparruetatik etorritakoak .
Atutxak, bere aurkezpenean, EAJren hautagaiez esan du "gu baino lehenago egon zirenen eboluzio naturala" direla eta azpimarratu nahi izan du "azken hilabeteotako trantsizio lasaia" egiteko orduan erakutsi den jarrera. "Errelebo eredugarria egin dugu, kanpoaldean antzeman daitekeen gatazka giroaren aurrean; eta lasaitasun horrek segurtasuna eta bermea ematen dizkio gizarteari" baieztatu du. Era berean esan du erakunde guztien aldetik "norabide berean" egin behar dela "behin betiko krisi honetatik irteteko, galdutako enpleguak berreskuratzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko". "Batuketaren teoria oso sinplea da: Bilbo zenbat eta hobea izan,orduan eta hobea izango da Bizkaia; eta Bizkaia zenbat eta hobea izan, orduan eta hobea izango da gure udalerri bakoitza" esan ondoren zehaztu duenez "EAJ-PNVren aldetik ekingo diogu zintzotasun, segurtasun eta zorroztasunez, herritarrei entzunez eta solidariotasunean oinarrituta".
Unai Rementeriak azpimarratu du hurbiltasunean, harreman zuzenean, kalean, supermerkatuan eta ikastolan, ezinezko egiten dela inori iruzur egitea. "Hurbiltasunean egia baino ez dago. Eta, baten batek kalean esaten dizunean `eutsi Unai EICrena bai albiste ona´, edo `konfiantza dut zugan, ez egin hutsik, gero!’ esaten dizutenean, jakin ezazu benetan esaten dizutela. Eta, momentu horretan, pertsona horrek daukan handiena ematen dizu: bere konfiantza eta bere ilusioa. Orduan, argi daukazu, pertsona horrekin zorretan zaudelako. Hitza eman duzu. Eta iruzur egiten duena, gezurra esaten duena, betiko markatuta geratzen da" esan du Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak. Rementeriak ideiak, proiektuak, ilusioa eta lana eskaini dizkio Bizkaiko gizarteari. "Hori baino ez dugu nahi: ilusioa eta itxaropena itzultzea. Pertsonei begietara begiratzen segitzea".
Egintzak eta konpromisoak
Rementeriak aitortu du politikan denbora luzea ez daraman arren, bai dela nahikoa politikari batek, hitzekin baino, egintzekin konbentzitzen duela jakiteko . “Eta, hori da, hain zuzen, gure helburua: Ekinez egitea. Sestaoko PCBren lantegi berriarekin eta kalitatezko 200 lanpostu berriekin egitea. Bilboko Portuan Lointek-en zabalkuntzarekin eta horrek suposatuko dituen 40 lanpostu berriekin egitea. Ortuellako Alstom lantegi berriarekin egitea. Tysenkrupp enpresak Zamudion egingo duen I+G lantegiarekin egitea. Hori bai dela egitea. Horixe da suspertze ekonomikoarekin eta kalitatezko enpleguarekin hartu dugun konpromisoaren erakuslerik onena . Bide onetik goaz, baina oraindik bide luzea egin behar dugu. Urratsez urrats joan behar dugu, idiak egiten duen antzera, urrats sendoak emanez" ezarri du.
Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkatetzarako hautagai jeltzaleak Bilbo eta Bizkaiko ordezkarien aurrean aitortu du ardura eta harrotasun handiz hartzen duela Iñaki Azkuna eta Ibon Areso alkateen lekukoa. Guztiei eskatu die berarengan konfiantza izatea eta beren laguntasuna ematea 10eko Bilbo hiria eraiki ahal izateko. "Gure gazteen eta lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituztenen langabeziari aurre egiten eta esparru horretan irabazten laguntzea eskatzen dizuet ”. Bilboko hautagaiak era berean aldarrikatu duenez " hiritargoak elkarrekin ari garela eta norabide berean egiten dugula ikusten badu, ez du zalantzarik izango eta Bilbo esku onetan dagoela ulertuko du. Eta, segurtasuna eta itxaropena izango dira nagusi gure bizitzan, gure nagusienen bizitzan eta ondoren etorriko diren belaunaldi berrien bizitzan”.
Bilboko alkatetzarako hautagai jeltzaleak era berean eskatu du gizarteko eragile guztien inplikazioa "inbertsio gehiago erakartzeko, teknologia eta sormen eta diseinu industria gehiago lortzeko; kultua eta prestakuntza gehiago; konektibotasun handiagoa beste herrialdeekin, merkantzia gehiago portuan, AHT Abandon, tranbia, metroa.... eta Bilboko auzoetan desberdintasun egoerak desagerraraztea lortzeko”. Amaitzeko, Aburtok hitza eman du bere ahalegin guztia jarriko duela Bilboko emakume eta gizonen alde "nire lehentasuna dira, inolako desberdintasunik gabe, haiek dira gure jardunbidearen bihotza".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25