Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/12

Elorrioko EAJ-PNV lanean ari da dagoeneko Argiñetako nekropolia eta baseliza balioan jartzen, museo baten bitartez

Joseba Mujika Elorrioko alkatetzarako EAJ-PNV-ko hautagaiak adierazi duenez, beharrezkoa da Tokiko Turismo Plan Zuzendaria gauzatzea, lanpostuak sortzeko aukera ere emango duen plangintza eta garapen tresna gisa

rss Ezagutzera eman
Elorrioko EAJ-PNV lanean ari da dagoeneko Argiñetako nekropolia eta baseliza balioan jartzen, museo baten bitartez

ARGAZKIA JAITSI

Argiñeta Bizkaian parekorik ez duen ingurunea da eta Elorrioko EAJ-PNV-k, berezitasun hori balioan jartzearen aldeko apustua egin du. Horretarako, nekropolia eta San Adrian baseliza jasoko dituen museo proiektua planteatzen du.

Joseba Mujika Elorrioko alkatetzarako EAJ-PNV-ko hautagaiak adierazi duenez, “azken hiru urteetan, Udaletik, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, nekropolia eta Argiñeta kontserbatzeko, babesteko, industeko eta balioan jartzeko lanean aritu gara. Indusketa lanek Goi Erdi Aroko populazioari buruzko hipotesiak baieztatu dituzte, eta aurkikuntza garrantzitsuak ekarri dituzte. Beste pauso bat emateko unea da”.

Horrela, Mujikak aurreratu duenez, lankidetza eremu berrian ari dira jada lanean, lan arkeologikoak (indusketa gune berriak), arkitektura lanak (San Adriango baselizaren teilatua, hormak, korua… berreskuratzea) eta balioa emateko planteamenduak (bisitak edo hedapen planak) gauzatzeko. Une honetan, Argiñeta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren kultur ondarearen parte da, eta “Interes kulturaleko ondasun” gisa dago sailkatuta.

Elorrio marka

Beste alde batetik, EAJ-PNV-k Tokiko Turismo Plan Zuzendaria gauzatzea proposatzen du, turismoan parte hartze zuzena edo zeharkakoa duten eragile guztiekin batera, Elorrio turismorako jomuga gisa garatzeko prozesua bideratzeko plangintza eta garapen tresna gisa. “Elorrio turismo eskaintza gisa finkatu gura dugu, merkaturako erakargarriak izango diren, gure ondarea balioan jarriko duten, enpresen lehiakortasuna handituko duten eta Elorrio markaren babespean udalerriaren garapen iraunkorrari lagunduko dioten produktu erakargarriak sortzean oinarritutako garapen ereduaren bitartez”, adierazi du Mujikak. Horrez gain, plan hori lanpostu berriak sortzeko funtsezko tresna izango litzateke.

Testuinguru horretan ezinbestekoa da 2014an zabaldu zen Turismo Bulegoa  Elorrioko turismo eskaintzaren erreferentzia puntu moduan finkatzea. Bere lehenengo denboraldian, 7.000 pertsona baino gehiagori eman zien arreta.

Amaitzeko, EAJ-PNV-k, “Naturbideak” izeneko naturako ibilbideen sarea turismorako eskaintzaren barruan sartu gura du, lokal berriak sortu, Auto-karabanak aparkatzeko proiektua gauzatu eta Durangaldeko turismoa indartuko duen erakunde kudeatzailea eratu.