Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/12

Gatikako EAJ-PNV-ek zaborrontzi guneen berrantolaketa proposatzen du

Gatikako EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaia den Leixuri Arrizabalaga Euskadiko Ur Agentziaren, URA, zuzendaria den Iñigo Ansolarekin batzartu zen pasadan hilabetean Butroi ibaiaren garbiketaz hitz egiteko

rss Ezagutzera eman
Gatikako EAJ-PNV-ek zaborrontzi guneen berrantolaketa proposatzen du

ARGAZKIA JAITSI

Gatikako EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaia den Leixuri Arrizabalagak ziurtatu du “zaborrontzi guneen berrantolaketa beharrezko ikusten dugu. Gune horietan zikinkeria batzen da eta zaborrontzi guneak garbiagoak izatea eta leku babestuago batean jartzea bideragarri ikusten dugu. Bereziki etxebizitzetaik gertuen dauden guneetan”

Gainera, hautagaiak nabarmendu du “birziklapena hobetzeke dugun gaia da Gatikan. Birziklapena bultzatzeko lan egingo dugu”. Era berean auzotarrak txakur kaken bilketaren beharrizanaz kontzientziatzeko lanean jarraituko da. “Legealdi honetan txakur kaken bilketaren beharrizanari buruzko kanpaina bultzatu dugu eta eragingarri izan arte horretan lanean jarraituko dugu”.

Bestalde, Gatikako landa guneen balioa nabarmendu nahian auzotar guztientzako ortu ludikoak sortzeko aukera jasotzen du hauteskunde programak.

Ibai garbiketa

Gatikako EAJ-PNVek duen konpromezua ibai eta erreken zaintza eta garbiketaren inguruan indartu egin zen EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaia den Leixuri Arrizabalaga Euskadiko Ur Agentziaren, URA, zuzendaria den Iñigo Ansolarekin pasadan hilabetean batzartu eta gero.

Batzar horretan Butroi ibaia eta bere herriko erreken garbiketa bultzatzeko erakunde bien arteko hitzarmena planteatu zen. “Egoera honek modu positiboan eragina izango luke uholdeen eragina sahiesteko vega inguruan. Baita ere Garai auzoan, Iturburu aldean, urak gainezka egiten duenean sorturiko arazoak konpontzeko. Udaletik garbiketa ekintza hauek auzolanaren bitartez sustatu daitezke” gehitu du Arrizabalagak.

Era berean, hitzarmenak barneratzen du inguruan egoki diren zuhaitzen landaketa eta sentzibiliazio kanpaina baten garapena.

Zentzu honetan, Arrizabalagak azaldu duen moduan “ekintza hauek batu daitezkeen jausita dauden zuhaitzetatik jasotako egurra nahi duenari emateko aukera ahalbidetzen dute eta herriko txikien eskutik Zuhaitz Egun bat ospatzea beraien inguruko zuhaitzen gainean ikas dezaten”.